Eleria
Eleria Euskal Herriko legelarien aldizkaria da, 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen.[1]
Eleria | |
---|---|
Mota | aldizkari zientifiko |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaletxea | Eusko Ikaskuntza |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 urte |
Historia | |
Zuzendaria | Nekane San Migel |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1137-1951 |
eusko-ikaskuntza.eus… |
Eusko Ikaskuntzaren babesean 1996an sortu zen legelarien aldizkariaren zero zenbakia, Josu Iñaki Erkorekaren zuzendaritzapean, eta Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[2]
Antolatzaileen artean hauek azaltzen ziren: Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga. (EHU. Donostia), Xabier Arzalluz Antia (DU. EAJ. Bilbo), Maider Hennebutte-Maniort (Abokatua. Biarritz), Jose Luis Lizundia Askondo (Euskaltzain osoa, Bilbo), Abel Muniategi Elorza. (DU, Bilbo), Mertxe Olaizola Maiz. (HAEE/IVAP. Gasteiz), Jon Ander Perez-Ilzarbe Saragüeta. Nafarroako Gobernua. Iruñea), Kepa Sanpedro Layuno (Bizkaiko Abokatu Kolegioa, Bilbo), Ander Urrutia Badiola (DU, Euskaltzaindia. Bilbo) eta Patxi Zabaleta Zabaleta (Euskaltzaindia. Iruñea)
Azken zuzendaria Nekane San Migel Bergaretxe izan da Bizkaiko Entzutegi Probintzialekoa. Eta erredakzio Batzordea hauek osatzen zuten: Itziar Alkorta Idiakez. (EHU. Donostia), Igone Altzelai Uliondo. (EHU, Donostia), Joxe Ramon Bengoetxea Caballero (EHU. Donostia), Garbiñe Biurrun (EAEko Auzitegi Nagusia. Bilbo), Cesar Gallastegi Aranzabal (DU, Bilbo), Jon Etxabe Jauregi (Gipuzkoako Abokatu Kolegioa. Donostia), Roldan Jimeno Aranguren. (NUP, Iruñea), eta Silbia Sarasola (MU, Oñati). Idazkaria EHUko Ixusko Ordeñana Gezuraga zen eta Eva Nieto argitalpenen idazkaria.
Erreferentziak
- «ELERIA aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
Ikus, gainera
- Gizarte zientziak
- Uztaro aldizkaria (giza-zientziak, 1990ean sortua),
- Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria (arkitektura, 2009an sortua),
- Osagaiz aldizkaria (osasun-zientziak)
- Kondaira aldizkaria (historia)
- BAT aldizkaria (soziolinguistika)
- Ekaia aldizkaria (zientzia)
- Eusko Ikaskuntza
- Udako Euskal Unibertsitatea
Kanpo estekak
- Eleria aldizkariaren webgunea
- ELERIA aldizkaria Inguman (Euskal Komunitate zientikoaren datu-basea). 266 artikulu