Elefantis
Elefantis (K.a. I mendean bizi izana) Antzinako Greziaren emakume olerkari izan zen. Bere gai nagusia erotismoa zen eta sexualitateari buruzko eskuliburu batzuk idatzi omen zituen.[1] Garaian Greziako gorteko partaideen artean izengoiti gisa animalien izenak erabiltzea ohikoa zen; horregatik pentsatu izan daiteke izen horren atzean pertsona bat baino gehiago egon daitekeela. Egile honen testu guztiak galdu egin dira.
Elefantis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Grezia, K.a. I. mendea |
Heriotza | K.a. I. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Obrak
Suetonioren testuetan Tiberio erromatar enperadoreak bere bidaia batean, Capri uhartean, Elefantisen testu gehienak erosi zituela aipatzen da.[2]
Priapeia poema batean ere Elefantisen liburu bat aipatu egiten da.[3]
Kosmetikari buruzko liburua eta abortoari eta abortatzeko metodoei buruzko beste bat idatzi zituen.[4]
Erreferentziak
- Ogilvie, Marilyn Bailey (1986). Women in science : antiquity through the nineteenth century : a biographical dictionary with annotated bibliography. Cambridge, Mass.: MIT Press.
- Suet. Tib. 43.2.
- Trans. Leonard Smithers and Richard Francis Burton, Priapea sive diversorum poetarum in Priapum lusus, or, Sportive Epigrams on Priapus (1890).
- Galen 12.416 and Pliny 28.81 cited in Plant, Ian Michael (2004). Women writers of Ancient Greece and Rome: an anthology. University of Oklahoma Press.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.