Eleonora Gonzaga (1598-1655)
Eleonora Gonzaga (1598ko irailaren 23a - 1655eko ekainaren 27a), Mantuako printzesa jaio zen Gonzaga Etxeko kide gisa, eta Fernando II.a Erromatar Inperio Santuaren enperadorearekin ezkonduta, Inperio Santuko enperatriz, Alemaniako erregina, Hungariako erregina eta Bohemikoa erregina izan zen. [1]
Eleonora Gonzaga (1598-1655) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mantua, 1598ko irailaren 23a |
Heriotza | Viena, 1655eko ekainaren 27a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Vienako Doneztebe katedrala |
Familia | |
Aita | Vicente I Gonzaga |
Ama | Eleanor de' Medici |
Ezkontidea(k) | Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1622 - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Gonzaga familia |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bere agintaldian, Vienako Gorte Inperiala Europako musika barrokoaren guneetako bat bihurtu zen. Enperatriz gisa, Eleonora Kontraerreformaren aldekoa izan zen.
Biografia
Eleonora Mantuan jaio zen 1598ko irailaren 23an [2] Vincenzo Gonzagaren, Mantua eta Monferratoko dukearen, eta bere emazte eta lehengusu Eleonora de' Mediciren seme-alabarik txikiena izan zen. Aitaren aldetik bere aiton-amonak Guglielmo Gonzaga, Mantua eta Montferratoko dukea eta bere emaztea Austriako Eleanora Artxidukesa izan ziren, eta amaren aldetik , Francesco I.a Mediciko Toskanako Duke Handia eta bere lehen emaztea Austriako Artxidukesa Joana . [3]
1621eko uztailean Fernando II.a Erromatar Santuaren enperadore alargunak Hans Ulrich von Eggenberg kontseilari pribatua Mantuara bidali zuen Eleonorarekin ezkontza negoziatzeko agindua emanez. Enperadoreak ahaide batekin ez ezik ( ratione consanguinitatis ), baita bere alabarekin ere ( ratione affinitatis spiritualis ex baptismo contractae ) ezkontzarako Egoitza Santuaren dispentsa lortu ondoren, azaroaren 21ean sinatu zen kontratua, eta egun berean Mantukao jauregi dukaleko Santa Barbara basilikan ezkontza per procura egin zen. [4] [5]
Ezkontza zeremonia ofiziala Innsbrucken izan zen 1622ko otsailaren 2an [2] eta ospakizunak nahiko xumeak izan ziren. Fernando II.a eta Eleonora, senideekin batera, jauregi inperialaren kaperan ezkondu ziren. Senargaiaren ezkontza-opari gisa, emaztegaiak 30.000 dukat balio zituen diamante eta perlez egindako bitxiak jaso zituen; horrez gain, 18.000 florin oparitu zizkioten Eleonorari senarraren meneko tirolarrek. Handik bi egunera, Eleonoraren senideek Enperadorearen opariak jaso eta Mantuarantz abiatu ziren, eta hurrengo egunean bikote inperiala Vienara joan zen. [4] [6]
Bien arteko adin-aldea handia izan arren, Eleonorak eta Fernando II.ak ezkontza zoriontsua izan zuten. Ez zuten seme-alabarik izan, baina Eleonorak senarraren seme-alaba guztiekin harreman estua garatu ahal izan zuen, batez ere gazteenarekin, Leopold Wilhelm artxidukearekin, zeinarengan arte eta literatura zaletasuna sortu baitzuen. [7] Senarra bezala, erlijioan zorrotza izan zen eta Kontraerreformaren aldekoa zen, eliza eta monasterioen ongile izan zen eta karitate kontuetan interes handia zuen. Enperadorearen eta Enperatrizaren aitorleak jesuitak ziren . Eleonorak eta bere senarrak ere partekatzen zuten ehiza eta musikarekiko maitasuna. Denbora igarota, Enperadoreak ezkontza-kontratua aldatu zuen bere emaztearen alde. [4]
Vienara iritsi eta berehala, Eleonorak alemana ikasi zuen. Aurreko enperatrizaren zerbitzariak kontratatu zituen, bertako zerbitzari gehienak Manturara bidaliz. Fernando II.ak bere emazteari Favorita jauregia eman zion, lehenago bere emaztearena zena. Geroago, Laxenburg eta Schönbrunn jauregien jabetza ere jaso zuen. [4]
Pressburgen 1622ko uztailaren 26an Eleonora Hungariako erregina koroatu zuten, 1627ko azaroaren 7an Regensburgeko katedralean Erromatar Inperio Santuaren enperatriz eta alemaniar erregina koroatu zuten, eta urte horretako azaroaren 21ean Pragan Bohemiako erregina koroatu zuten . [4] [8]
Eleonorarentzat kezka handia izan zen Mantuako Oinordetza Gerra (1628–1631) zeina hasi zen bere hiru anaiak, Frantzisko IV.a (1612), Ferdinando (1626) eta Vinzenzo II.a (1627) gizonezko oinordeko legitimorik gabe hil ostean. [4]
Fernando II.a enperadorea 1637ko otsailaren 15ean hil zen. Alargunduta, Eleonora Grazko gazteluan kokatu zen, senarraren mausoleotik gertu. Urte berean Vienara joan zen bizitzera eta lehenago sortu zuen Karmeldar Deskaltzetako monasterioan kokatu zen, baina ez itxitasun osoan. Bere denboraren zati bat hiritik kanpoko jauregietan pasatzen zuen, adibidez, Schönbrunnen. [4] [9] [10]
Vienan hil zen 1655eko ekainaren 27an [2] 56 urte zituela eta Karmeldar monasterioan lurperatu zuten. Enperatrizaren bihotza ontzi batean jarri zuten, bere senarraren hilobiaren ondoan jarri zutena haren mausoleoan. 1782an, bere aztarnak Vienako San Esteban katedralera eraman zituzten. [4]
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Eleonora Gonzaga (1598–1655)» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-04 data duen 1173752265 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Ferdinand II in www.britannica.com [retrieved 27 November 2016].
- Semenov 2002, p. 198.
- Braun, Keller, Schnettger 2016, pp. 118–119.
- Almut Bues: Eleonora Gonzaga, imperatrice – Dizionario Biografico degli Italiani - Volume 42 (1993) in: www.treccani.it [retrieved 27 November 2016].
- Braun, Keller, Schnettger 2016, p. 120.
- Braun, Keller, Schnettger 2016, p. 123.
- Stefano Fogelberg Rota, Andreas Hellerstedt: Shaping Heroic Virtue: Studies in the Art and Politics of Supereminence in Europe and Scandinavia, p. 111, Boston: BRILL 2015 — 224 p ISBN 978-9-00-430378-2.
- Braun, Keller, Schnettger 2016, p. 131.
- Martin Mutschlechner: Schönbrunn before ‛Schönbrunn’ – the beginnings in: www.habsburger.net [retrieved 28 November 2016].
- Braun, Keller, Schnettger 2016, p. 124.