Elena S. Sánchez
Elena Sánchez Sánchez, ezaguna Elena S. Sánchez izenez (Toledo, 1979ko maiatzaren 29a)[1] toledoar kazetaria eta Espainiako telebistako aurkezlea da.[2]
Elena S. Sánchez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toledo, 1979ko maiatzaren 12a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Televisión Española |
Biografia
Gavilanesko udalerrian, Ávilan, hazi zen, aita hortkoa baitzen. Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta telebistako kazetaritzan masterra egin zuen Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.
2001ean Vía Digitaleko Toros Kanalean sartu zen, TVEko Tendido cero taldeko kide gisa. Orduz geroztik, Antena 3en ibilaldi labur bat egin ondoren, TVErekin lotuta dago haren karrera. 2004an, kate publikoko informazio-zerbitzuek kontratatu zuten, eta kultura-arloko aurpegi ezagunetako bat izaten jarraitzen du.
2008an, 24 orduko kanalera pasatu zen albistegien aurkezle, eta, ondoren, 24 ordukoLa tarde en 24 horas kultur programara.
2011n, La 1era jauzi egin zuen, udan Gente saioa aurkezteko. 2012tik 2014ra Corazón gizarte-kronikako programa mitikoaren aurpegia izan zen.[3] 2014ko maiatzean Corazón utzi eta Cine de barrio aurkeztu zuen, Concha Velascoren ordez, gaixotasunagatiko bajan zegoen bitartean.
Urte horretako irailetik aurrera, Días de cine aurkezten hasi zen, zinemazale ororentzat erreferentzia saioa.
2015eko maiatzetik aurrera, La 2-ren prime time saioa izan zuen, Historia de nuestro cine programaren aurkezle, 1930eko hamarkadatik gaur egunera arteko espainiar zinemaren historia errepasatzen duen saioa, eta ostiralero solasaldia eskainita, zinema-unibertsoko gonbidatuekin.[4]
2012az geroztik, uztailean, Vive San Fermín programa berezia aurkeztu zuen. Sanferminetan Iruñean egiten diren entzierroak eman zituen.
Bere ibilbidean zehar egin dituen estaldura ugarien artean Goya Sariak, Asturiasko Printzea Sariak, Miguel de Cervantes Saria, Destino Eurovision galen aurkezpena edo 2011 eta 2012 urteetan Eurovision jaialdietan espainiar botoen bozeramaile gisa egindako lana nabarmentzen dira.
2020ko urtarrilean, La 2 de TVE Sánchez eta Carbonell elkarrizketa saioa aurketen hasi zen eta Pablo Carbonellekin batera .[5]
Telebista
Telebista-programak
Urtea | Egitaraua | Katea | Papera |
---|---|---|---|
2001 | Tendido Cero | EET | Aurkezlea |
2008 | Gente | EET | Udan |
2011 - 2012 | Festivales de Eurovisión | EET | Aurkezlea |
2012 - 2014 | Corazón[3] | EET | Aurkezlea |
2012 | ¡Vive San Fermin! | EET | Aurkezlea |
2014 | Cine de Barrio | EET | Aurkezlea |
2014 - 2019 | Días de cine | EET | Aurkezlea |
2015 - ¿? | Historia de nuestro cine | 2 | Aurkezlea |
2018 - 2019 | ¡Feliz 2019! | EET | Aurkezlea |
2020 | Sanchez y Carbonell | 2 | Aurkezlea |
2021 - 2022 | ¡Feliz 2022![6] | EET | Aurkezlea |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Elena S. Sanchez» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- (Gaztelaniaz) Román, Manuel. (2018-03-24). «El discreto romance de Roberto Domínguez y Elena Sánchez» Chic (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- «elena s sánchez tve - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Elena S. Sánchez comienza el año con un ascenso en TVE: la presentadora dirigirá su programa en La 2 - Informalia.es» informalia.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- La 2 estrena 'Sánchez y Carbonell', lleno de entrevistas, humor y música. 16 de enero de 2020.
- (Gaztelaniaz) ¡Feliz 2022!. 2022-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).