Elena Muñoz Perez
Elena Muñoz Pérez (Agurain, 1997) farmazia ikasketak egin zituen ikerlaria da, UPV/EHUko NanoBioCel taldean ari da tesia egiten eta ikertzaile gazteentzako Txiotesia lehiaketa irabazi zuen 2022an. Bihotzez Gasteiztarra den Aguraindarra da.[1]
Elena Muñoz Perez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agurain, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Bizilekua | Gasteiz |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | farmazialaria eta ikertzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikertzailea
Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko terapia berri bat du ikergai. Hesteetako hanturazko gaixotasuna, kronikoa den patologia da; kausa ezezaguneko eta sendabiderik gabeko patologia. Tamalez, munduan 6-8 milioi gaixok pairatzen dutena. Sintoma ugariko koadro klinikoa sortzen du: hesteetako min oso larriak, beherakoak, kolikoak eta pisu galera handiak. Tamalez, sendabiderik gabeko gaixotasun larria da, pazienteen bizi-kalitatea asko okertzen duena eta askotan bilakaera txarra daukana. Kasu askotan, hesteak mozteko kirurgia luzeak egin behar dira paziente larrienen bizitza salbatzeko. Gaur egungo tratamenduak gaixotasunaren sintomak hobetzean oinarritzen dira, baina ez sendatzean. Gainera, oso tratamendu oldarkorrak dira, eta askotan ez dira eraginkorrak.[1][2]
3D inprimagailu egokitu bat erabiltzen dute hidrogelezko supositorioak inprimatzeko. 3D supositorioak hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko terapia aurreratu eta eraginkor batekin kargatzen dute: zelula amen sekretomarekin. Horrela giza zelulek sortzen duten tratamendua modu eta toki egokian aplikatzea lortzen dute.
Tesiaren 2. urtean murgilduta zebilen 2022an eta lehiaketako bere lehen txioa honakoa zen: '1, Atzo nire amak nire tesiaren izenburua galdetu zidan. Nik erantzun nion: Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa. Bere aurpegia hemen behean: #txiotesia6'.[3][2]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2020: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[4] Originaltasuna goraipatu zuten epaileek, txioetan azalpenak amari ematen zizkion .[1] 106 parte hartzaileen artean nagusitu zen Muñoz Txiotesia lehiaketa
Erreferentziak
- «Elena Muñoz: "Ikertzaileon erantzukizuna da pazienteen osasuna hobetzen duten aurrerapen biomedikoak partekatzea" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- Muñoz Perez, Elena. (2022-11-22). «Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- «Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #Txiotesia6 lehiaketako irabazleak» El Diario Vasco 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- «Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko zelula ama mesenkimaletako serkretomaz kargatutako hidrogeletan oinarritutako ondeste-formulazioen 3D inprimaketa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).