Elena Huelva

Elena Huelva Palomo (Sevilla, 2002ko maiatzaren 21a - Sevilla, 2023ko urtarrilaren 3a) minbiziaren aurkako aktibista espainiarra izan zen, Ewingen sarkomaren pazientea, eta ezaguna sare sozialen bidez bere esperientzia pertsonala bere gaixotasunarekin zabaltzeagatik, horrela gaixotasun bera duten beste batzuei laguntzeko helburuarekin. Berak ere minbiziaren ikerketa handiagoa sustatu zuen, eta «Mis ganas ganan» esaldia sortu zuen gaixotasunaren aurrean duen jarrera deskribatzeko.

Elena Huelva
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Huelva Palomo
JaiotzaSevilla, 2002ko maiatzaren 21a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSevilla, 2023ko urtarrilaren 3a (20 urte)
Hobiratze lekuabaliorik ez
Heriotza moduaberezko heriotza: Ewingen sarkoma
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista, Influencerra eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Twitter: elenahuelva02 Instagram: elenahuelva02 TikTok: elenahuelva Find a Grave: 248105978 Edit the value on Wikidata

Biografia

Elena Huelva 2002ko maiatzaren 21ean jaio zen Sevilla hirian, Manuel Huelva eta Emilia Palomoren bigarren alaba izanik. 2019an, hamasei urte zituela, Ewingen sarkoma diagnostikatu zioten, eta ordutik hasi zen egunero minbizi mota honi buruzko informazioa argitaratzen sare sozialetan, baita gaixotasunarekin zuen egunerokoa ere.

2019az geroztik, minbiziarekin lotutako irabazi asmorik gabeko hainbat erakunderekin elkarlanean aritu da. 2022an Mis ganas ganan liburua idatzi zuen eta bertan gaixotasunarekin izandako esperientzia kontatu zuen.

2022ko abenduan, Juegaterapia Fundazioak merkaturatu zuen "Baby Pelón" izeneko jostailurako zapia diseinatu zuen, Ewing-en sarkomaren ikerketarako funtsak biltzeko helburuarekin. Bilketa hau egiteko, Juegaterapia Fundazioak "Elena Huelva Beka" sortu zuen Espainiako Sarkoma Ikerketa Taldearekin (GEIS) batera.

Heriotza

Bere gaixotasunak etengabe okerrera egin ondoren, Elena Huelva 2023ko urtarrilaren 3an zendu zen. Bere heriotzak erreakzio olatua eragin zuen sare sozialetan, pertsonaia publiko ugariren doluminak barne, tartean politikarienak, hala nola Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidentearena, zein entretenimenduaren mundukoak, komunikabideak eta Real Betis Balompié bezalako kirol taldeak.

Hil eta urrengo egunean, 2023ko urtarrilaren 4an, errespontsu bat egin zeinetan hainbat pertsonaia publikok izan ziren, hala nola, Sara Carbonero telebistako aurkezlea edo Alberto Rodríguez Librero zinemagilea, eta azkenik, ekitaldi horren ostean, Camasko (Sevilla) beilatokian erraustu zuten.

Eskerrak

2022an, Elle aldizkariaren Hope Award saria eman zioten, Manuel Carrasco abeslariak eman ziona.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Elena Huelva gana el premio Hope Awards de Elle: "La enfermedad quita mucho, pero también regala a las personas"» Yasss 2022-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.