Elena Asins
Elena Asins Rodríguez (Madril, 1940ko martxoaren 2a - Azpirotz, 2015eko abenduaren 14a) espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa izan zen, bereziki arte abstraktu geometrikoa lantzen duena. Maiz, ordenagailuekin egin zuen lana.
Elena Asins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1940ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Azpirotz, 2015eko abenduaren 14a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea, arte-kritikaria eta eskultorea |
Mugimendua | Arte modernoa |
Arte kontzeptualaren erreferente eta ikur izan zen Espainiako Estatuan. Paris, Stuttgart, Madril eta New Yorkeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta Miguel Pintok 1963an sortutako Castilla 63 taldean egin zituen bere lehen lan publikoak.[1]
1996 urtetik Azpirotzen bizi zen. 2006 urtean Espainiako Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eta 2011 urtean Espainiako Arte Plastikoetako Sari Nazionala irabazi zituen. 2012 urtean bere lanari buruzko erakusketa zabala egin zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Erreferentziak
- Perez, Ander. (2015-12-15). «Elena Asins hil da, arte kontzeptualaren ikur» Berria.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Elena Asinsen webgunea.
- (Gaztelaniaz):Elena Asins hub_01 webgunean.
- (Gaztelaniaz):Elena Asins. Centro de Arte Reina Sofía.
- (Gaztelaniaz):Bideoz Elena Asinsi eskainitako omenaldia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.