Elementu (estatistika)
Estatistikan, elementua edo banakoa (azken hau pertsona edo animaliez aritzen denean), aldagai ezberdinak neurtzeko oinarrizko unitatea da, beraren gainean datuak bilduko direlarik. Adibidez:
- Makina batek egiten dituen torlojuak egiteko behar den denbora aztertzeko, elementua torlojua da.
- Ikasleen kalifikazio akademikoen ikerketa estatistiko bat egiteko orduan, banakoa ikasle bakoitza da.
- Bale espezie baten luzera ikertzeko orduan, banakoak baleak dira.
Ikerketa estatistikoaren plangintzan, oso garrantzitsua da elementua aurretik zehatz-mehatz definitzea, ikergai den populazioaren mugak ez gainditzearren.
Matematikan, multzo teorian duen adierari buruz ikasteko, ikus: Multzoko elementu
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.