Eleaniztasun
Eleaniztasuna bi hizkuntza edo gehiago erabiltzeko gaitasuna duen pertsona eta komunitateen egoera da. Gehienetan gertatzen den egoera elebitasuna da, bi hizkuntzetan aritzeko gaitasuna dagoenean.
Elebitasun motak
- Elebitasun soziala gizarte batean bi hizkuntza kontaktuan daudenean gertatzen da, dela maila bertsuan nahiz desorekatuan (diglosian, hain zuzen).
- Elebitasun pertsonala pertsona batek hizkuntza bi dakizkienean gertatzen da. Elebitasun sozialaren kasuan bezala, hiztunak kasu batzuetan gaitasun bera du eta beste batzuetan, berriz, desorekatua, hizkuntza batean bestean baino hobeto moldatzen delako. Zalantzazkoa da jakitea noiz den norbait elebiduna. Gehienen iritziz, elebiduna izateko bietan trebatuta egon behar da eta biak tartekatu behar ditu edo oinarrizko trebetasunak izan behar ditu: hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertu.[erreferentzia behar]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.