Eleanor F. Helin
Eleanor Francis Glo Helin (Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko azaroaren 19a - 2009ko urtarrilaren 25a) astronomoa izan zen.[1] 1980ko hamarkadan, International Near-Earth Asteroid Survey delakoa antolatu eta zuzendu zuen. NASAren Jet Propulsion Laboratoryaren Near Earth Asteroid Tracking programako ikertzaile nagusia izan zen. Iturri batzuek Eleanor Kay Helin izen-deiturez aipatzen dute.
Eleanor F. Helin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eleanor Key Francis |
Jaiotza | Pasadena, 1932ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2009ko urtarrilaren 25a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ronald Helin (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Occidental College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta discoverer of minor planets (en) |
Enplegatzailea(k) | Jet Propulsion Laboratory Palomar behatokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Planetoide ugari aurkitu zituen. Berak bakarrik edo besterekin elkarlanean, 903 asteroide aurkitu zituen,[2] horien artean lehen bi Aton asteroide: 2062 Aton eta 2100 Ra-Shalom. 4660 Nereo eta 4769 Castalia Apolo asteroideak eta 3240 Laocoon eta 9969 Braille Amor asteroideak ere aurkitu zituen. Gainera, zenbait kometa ere aurkitu zituen, hala nola 111P/Helin–Roman–Crockett, 117P/Helin–Roman–Alu eta 132P/Helin–Roman–Alu kometa periodikoak.[3]
76 urte zituela hil zen.
Helinek aurkitutako asteroide nabarmenenak
Erreferentziak
- Angelo, Joseph A.. (2006). Encyclopedia of space and astronomy. Facts On File ISBN 978-1-4381-1018-9. PMC 242983410. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
- «Minor Planet Discoverers» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
- (Ingelesez) «Eleanor Helin» The Planetary Society (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).