Eldakar Arnorrekoa
Eldakar Arnorrekoa, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorio laburra, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Valandilen semea eta Arnorreko laugarren erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 249. urtetik aurrera. Bere izena quenyazkoa da, eta "errege elfoa" bezala itzul daiteke.
Eldakar Arnorrekoa | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Arnor |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Valandil |
Seme-alabak | ikusi
|
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 87. urtean jaio zen Annuminasen, eta bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 249. urtean, Arnor, 339. urtean hil zen arte gobernatuz, laurogeitamar urteko erregealdia izan zuelarik. Eldakar, tronua bere seme nagusiari utzi eta bakean hiltzera erretiratzeko numenortar ohitura alde batera utzi zuen lehen erregea izan zen. Bere oinordekoa, bere seme Arantar izan zen.
Aurrekoa Valandil |
Arnorreko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 249-339 |
Ondorengoa Arantar |