Elbridge Gerry
Elbridge Thomas Gerry (Marblehead, 1744ko uztailaren 17a - Washington, 1814ko azaroaren 23a) estatubatuar politikari eta diplomazialaria izan zen. AEBetako 5. presidenteordea izan zen 1813tik hil zen arte.
Elbridge Gerry | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1813ko martxoaren 4a - 1814ko azaroaren 23a ← George Clinton - Daniel D. Tompkins →
1810eko ekainaren 10a - 1812ko martxoaren 4a ← Christopher Gore (en) ![]() ![]()
1789ko martxoaren 4a - 1793ko martxoaren 3a - Shearjashub Bourne (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Marblehead, 1744ko uztailaren 17a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||
Heriotza | Washington County (en) ![]() | ||||||
Hobiratze lekua | Congressional Cemetery (en) ![]() | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Thomas Gerry | ||||||
Ama | Elizabeth Greenleaf | ||||||
Ezkontidea(k) | Ann Gerry (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Harvard College (en) ![]() | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Lantokia(k) | Washington | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||||||
Alderdi politikoa | ![]() | ||||||
![]() ![]() | |||||||
![]() |
Merkatari familia aberats batean jaio zen. Britainiar politika kolonialaren aurka agertu zen eta erresistentziaren antolaketan parte hartu zuen. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena eta Konfederazioko artikuluen sinatzaileetako bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako inaugurazio Kongresuko kide aukeratu zuten. Frantziarako ordezkaritza diplomatiko bateko kide izan zen. 1810ean Massachusettseko gobernadore aukeratu zuten. Estatuko hauteskunde-barrutiak aldatu ondoren, gerrymandering hitza asmatu zen. Alderdi demokrata-errepublikarraren hautagaia aukeratu zuten presidenteorde izateko 1812ko hauteskundeetan eta James Madison presidentearekin batera aukeratu zuten. Kargua hartu eta 30 hilabetera hil zen.