Elbasan

Elbasan (albanieraz, Elbasan edo Elbasani), Albaniako erdialdeko hiria, izen bereko barrutiko eta konderriko hiriburua. Shkumbin ibaiaren ertzean dago, Tiranatik 33 km hego-ekialderantz. Albaniako hirugarren hiri handiena da.

Elbasan
hiria
Administrazioa
Herrialdea Albania
BarrutiaElbasan
Posta kodea3001–3006
Geografia
Koordenatuak41°06′45″N 20°04′56″E
Map
Altuera150
Demografia
Biztanleria78.703 (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakNovi Ligure, Turku, Treviso, Kosovska Mitrovica (hiria), Dunaújváros (en) Itzuli eta Lieja
http://www.elbasani.gov.al

Historia

Elbasanek Erromatarren Inperioaren sasoian hartu zuen garrantzia; hiriaren orduko izena "Masio Scampa" zen. Erromatarrek 300 m²-ko gotorleku handi bat eraiki zuten, dorrez hornitua. III. eta IV. mendeetan, "Hiskampis" izena zuen artean, merkataritza- eta garraio-gune garrantzitsu bihurtu zen, harik eta eslaviarrek VI. mendean lurraldea hartu zuten arte, haiek hiria hustu egin zutelako. XV. mendean otomandarrek ere euren gotorlekua eraiki zuten lehengoaren lekuan, eta Albaniako otomandarren hirigune garrantzitsu bihurtu zen: XVII. mendearen amaieran 2.000 lagun inguru bizi ziren hirian.

Bigarren Mundu Gerraren sasoian, 15.000 biztanle inguru zeuden Elbasanen.

Industriaren garapena tabakoaren eta edari alkoholdunen industriarekin batera hasi zen. 1974an altzairugintzari ekin zioten, eta bestelako industrien garapenak inguruak erabat kutsatu zituen.

Kanpo estekak

Geografia
Albania
Artikulu hau Albaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.