Elastano
Elastanoa, likra edo spandexa elastikotasun eta erresistentzia handiko zuntz sintetiko bat da. Polieter poliurea kopolimero bat da. Joseph Shivers estatubatuar kimikariak asmatu zuen 1958an DuPonten Benger Laborategian, Waynesboron.
Zuntz sintetiko honek hainbat izendapen ditu: elastano, spandex eta likra edo lycra. Europa kontinentalean elastano deritzo. Ipar Amerikan, berriz, spandex deritzo. Spandex hitza ingelesezko expands (hedatzen da) hitzaren anagrama da. Erresuma Batuan, Espainian, Portugaln, Latinoamerikan, Australian, Zeelanda Berrian eta Israelen Europa kontinentalean likra edo lycra esaten zaio. Izan ere, likra edo lycra hitzak elastanoa ekoizten zuen The Lycra Company enpresaren izenetik datoz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.