Eladio Viñuela

Eladio Viñuela Díaz (Ibahernando, Caceres, Espainia, 1937ko otsailaren 15a - 1999ko martxoaren 9a) espainiar kimikari eta biologo molekularra izan zen; biologia molekularraren aitzindarietako bat Espainian, bere emazte Margarita Salasekin batera.

Eladio Viñuela
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEladio Viñuela
JaiotzaIbahernando, 1937ko otsailaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1999ko martxoaren 9a (62 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margarita Salas  (1963 -  1999ko martxoaren 9a)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea : kimika
Tesi zuzendariaAlberto Sols
Doktorego ikaslea(k)Margarita del Val
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Veterinary Sciences of Spain (en) Itzuli

Biografia

Kimikan doktorea, Madrilgo Biologia Molekularraren Zentroko ikerkuntzako irakaslea, zientzia-elkarte askotako kidea eta Extremadurako gobernuko Nekazaritza Saileko laguntzailea.

Ikasketak bukatu ondoren, 1961etik 1964ra bitartean, Gregorio Marañón Institutuko Entzimologia Sailean aritu zen lanean, legamiaren fosfofrutokinasa entzimaren azterketan, bereziki, eta gibelaren glukokinasa entzima aurkitu zuen.

1964an, doktore-titulua eskuratu ondoren, Estatu Batuetara joan zen, doktorego ondoko lanak egitera, Severo Ochoa zientzialariarekin, New Yorkeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Biokimika Sailean. 1967an Espainiara itzuli zenean, ikerkuntzan eta irakaskuntzan aritu zen, bere emaztearekin. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Fakultateko Genetika Molekularraren irakasle, Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Goreneko Biologia Molekularreko Saileko zuzendari, eta Zientzia Ikerkuntzetako Zentroko Gobernu Batzordeko kide izan zen, besteak beste.

Garrantzi handiko papera bete zuen Biologia Molekularreko Severo Ochoa Zentroaren sorreran eta diseinuan, eta erakundeko zuzendari izan zen 1979an. Sari ugari jaso zituen, UNESCOren 1991ko Carlos J. Finley Nazioarteko Saria, besteak beste, bere emaztearekin eta Jean Marie Ghuysen belgikarrarekin batera jaso zuena. Ehunetik gora lan argitaratu zituen, liburu eta zientzia-lanen artean. Glukokinasa entzimaren aurkikuntzaz gainera, aipagarriak ditu Phi29 bakteriofagoari eta txerri-izurritearen birusari buruzko lanak.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.