Eladia García Palacios

Eladia García Palacios (Gijón, Asturias, 1904 - Ibídem, 1937ko abenduaren 29a) espainiar maistra, sozialista eta sindikalista izan zen, errepresio frankistaren biktima. Heriotza-zigorra ezarri zioten, konpromiso politiko eta sozialarengatik.[1][2]

Eladia García Palacios
Bizitza
JaiotzaGijón, 1904
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón, 1937ko abenduaren 29a (32/33 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografia

Eladia García Palacios Asturiasko Gijon herrian jaio zen. Gurasoak Valentina eta Gaspar ziren.[1][3] La Guía hiriko ikastetxe partikular bateko maistra izan zen.[1] Seme bat zuen.[4]

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1936ko uztailaren 21ean hasi zen UGTn sukaldari lanetan.[5] Eskola taldeak antolatzeko eraikin erlijiosoen errekisan Gerra Batzordearen Instrukzio Publikoaren ordezkaritzarekin lankidetzan aritu zen.[5] 1936ko irailean, Asilo Pola pobreentzako eskolako eta Gijongo San Jose Patronatuko zuzendari izan zen.[1][5][6][7] Gijónen gaineko bonbardaketetan, García Palacios arduratu zen Errusiako haurren espedizioak antolatzeaz, hiriko adingabeak ebakuatzeko.[5][6]

Gijongo Elkarte Sozialistaren azken Batzorde Betearazleko kide izan zen, emakumezkoen idazkari gisa, eta FETE-UGTkoa.[1][5] ATEA sindikatuko kide ere izan zen, eta Javier Bueno kazetariak zuzendutako Avance izeneko egunkari sozialistankolaboratu zuen.[5][6]

Heriotza zigorra

Gijongo El Coto espetxean sartu zuten.[4] 1937an heriotza-zigorra ezarri zioten, konpromiso politiko eta sozialarengatik, Gijongo Jovellanos Institutu Zaharrean egin ziren lehen gerra-kontseiluetako batean.[1][5] Maistra izandako jarduera bere heriotza-epaian adierazitako arrazoietako bat izan zen.[7] Bertan esaten zen García Palaciosek «neskei faxismoarekiko gorrotoa egozten ziela», «askatasun- eta emantzipazio-ideiekin ohitzen zituela», eta haiek berak parte hartzen zuen ekintza politikoetara eramaten zituela.[5][6] Halaber, Asilo Polako mojak kanporatzea eta «agintari eta ordena erlijiosoei eskarnioa egin ziela» leporatu zioten.[5] Gainera, Belarmino Tomás politikariaren familiarekiko adiskidetasuna izan zen hura zigortzeko beste argudioetako bat.[7]

1937ko abenduaren 29an fusilatu zuten 33 urte zituela, beste 4 gizonekin batera.[1][2][4][8] Gijongo Ceares hilerrian dagoen hobi komun batera bota zuten gorpua.[9] Aurora García Palacios ahizpari biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten.[5]

Aintzatespenak

  • 2010eko apirilaren 14an, García Palacios izena monolito batean jarri zen Gijongo Ceares hilerrian, eta han jaso ziren errepresio frankistaren 1934 biktimak omentzen dira.[10]
  • 2011n, Gijongo Udalak parke bat "Jardines de la Maestra Eladia García Palacios" deitzea erabaki zuen.[11][12][13]

Bibliografia

  • Ortega Valcel, M. Enriqueta. 1994. Frankismoaren errepresioa Asturiasen. Gijongo Barrutiko kartzelan egondakoak eta hildakoak. Avilés Azucel, D.L. 84-86546-51-6.[14]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.