El viaje de Unai

El viaje de Unai (euskaraz: «Unairen bidaia») 2016ko Andoni Canela nafar zinema zuzendariaren film dokumentala da. Madrilen estreinatu[1] eta film dokumental onenaren Goya Sarietarako hautagai izendatu zuten.

El viaje de Unai
Jatorria
Argitaratze-data2016
IzenburuaEl viaje de Unai
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Andoni Canela
elviajedeunai.com
IMDB: tt8970178 Edit the value on Wikidata

Argumentua

Unaik 9 urte ditu bere familiarekin batera munduan zehar aparteko abentura batera abiatzen denean. Bere aitak, naturako argazkilariak, 7 animalia enblematiko bilatzen ditu argazkiak ateratzeko eta bizi duten egoera delikatua erakusteko. Urtebetez baino gehiagoz, Unaik bere pausoak ematen jarraitzen du 3 urte besterik ez dituen arrebarekin eta bere amarekin, naturarekiko baldintzarik gabeko maitasuna transmititzen duten bizi-esperientziekin. Otsoak, elefanteak, pumak, bisonteak, pinguinoak, kalaoak eta krokodiloak dira kontinente guztietako bidaia zoragarri honen protagonistak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.