El silencio de la ciudad blanca
El silencio de la ciudad blanca Eva Garcia Saenz de Urturik idatzitako nobela beltza da, bere jaioterrian girotutakoa eta 2016an Planeta argitaletxeak kaleratu zuena. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen[1] eta 2019an Daniel Calparsorok zinemarako egokitu zuen.[2]
El silencio de la ciudad blanca | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Eva Garcia Saenz de Urturi |
Argitaratze-data | 2016ko apirila |
Generoa | noir fiction (en) |
Jatorrizko izenburua | El silencio de la ciudad blanca |
Argitaletxea | Editorial Planeta |
Herrialdea | Espainia |
ISBN | 978-84-08-15416-7 |
Proiektu horretan girotzeko, polizia-akademia batekin harremanetan jarri zen, eta begi-ikuskapen teknikoko eta aztarnen errebelazioko bi ikastaro egin zituen. Bere hitzetan: "Okerrena begietako ikuskapen teknikoa izan zen, krimen argazki asko ikusi behar dituzula eta bi hilabete oso bizi eta teknikoak izan zirela, baina nobela sinesgarriagoa egiteko eta ikuslearen urdaila irauliko ez zuen zerbait idazteko balio izan zidan, odolik zipriztinduko ez zuen istorio bat nahi nuen, dotoreagoa.
Sinopsia
1980ko hamarkadan krimen erritual batzuek Araba osoa ikaratu zuten. Arkeologo bat espetxeratu eta presondegitik ateratzekotan dagoela modus operandi bereko hilketak izango dira. Unai Lopez de Ayalak hiltzailea bilatu beharko du.
Pertsonaiak
- Unai López de Ayala (Kraken), protagonista, polizia-inspektorea.
- Alba Díaz de Salvatierra, Gasteizko komisariorde berria, Unairen maitalea.
- Estíbaliz (Esti) Ruiz de Gauna, Unairen laikide eta laguna.
- Anastasio (Tasio) Ortiz de Zárate, arkeologoa, hilketengatik kondenatua.
- Ignacio Ortiz de Zárate, Tasioren anaia bikia, polizia.
- Germán López de Ayala, abokatua, Unairen anaia.
- Lutxo, kazetaria, Unairen laguna.
- Eneko Ruiz de Gauna (Hierbas edo Eguzkilore), Estíbalizen neba. 35 urterekin hil zuten.
- Martina, Germánen neska-laguna. 35 urterekin hil zuten Enekorekin batera.
- Venancio (Nancho) Lopidana, Tasio eta Ignacioren anaia, haiengandik banandua jaio eta berehala. Mario Santos izenarekin itzuli zen Gasteizera, kazetari lanetan hasi eta Albarekin ezkondu zen.
- Blanca Díaz de Antoñana, Tasio, Ignacio eta Venancioren ama.
- Javier Ortiz de Zárate, enpresaburua eta Blancaren senarra.
- Álvaro Urbina, ginekologoa, Blancaren maitalea eta haren hiru semeen aita.
Erreferentziak
- «Familian ez dugu inoiz txupinazoan kale egin; tradizio handia dugu» Berria 2017-08-05.
- EiTB. (2019/07/05). 'El silencio de la ciudad blanca' filmaren aurrerapena. .
Kanpo estekak
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |