El mestre que va prometre el mar

El mestre que va prometre el mar (euskaraz: Itsasoa agindu zuen maisua) 2023ko Patricia Font kataluniar zinema zuzendariaren drama historikoa da. Francesc Escribanoren liburuan oinarritutako Albert Valen gidoiarekin. Jatorriz katalanez eta gaztelaniaz grabatu zuten, protagonistak Enric Auquer eta Laia Costa ditu izan ziren. Gertaera nagusiak Bañuelos de Bureba herrian kokatzen da 1936an. Antzerki-bertsioa ere badago.

El mestre que va prometre el mar
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaEl mestre que va prometre el mar
Jatorrizko hizkuntzakatalana
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoabiographical drama film (en) Itzuli eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena105 minutu
Deskribapena
OinarrituaQ114014762 Itzuli
Grabazio lekua(k)Bartzelonako probintzia eta Briviesca
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Patricia Font (en) Itzuli
[[Kategoria:Patricia Font (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMinoria Absoluta
Lastor Media (en) Itzuli
Castelao Producciones (en) Itzuli

[[Kategoria:Lastor Media (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Castelao Producciones (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Argazki-zuzendariaDavid Valldepérez (en) Itzuli
Argumentu nagusiaAntoni Benaiges Noguésa

IMDB: tt11887316 Filmaffinity: 808837 Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Ariadnak bere aitona Carlosi buruzko albiste bat jasoko du telefonoz: aitonak aspalditik bilatzen dituela 36ko gerran desagertutako bere aitaren gorpuzkiak. Laguntzeko asmoz, Burgosera joango da, birraitona lurperatuta egon daitekeen hobi komun batera. Bertan, Ariadnak Antoni Benaiges (Enric Auquer) maisu katalan gaztearen istorioa ezagutuko du bere ikaslea izan zen Emilioren eskutik (Ramon Agirre). Antoni Benaiges maisu gaztea 1935ean bidali zuten Burgos probintziako Bañuelos de Bureba herri txikira. Ez ohiko maisu bihurtuko da Antoni herri txiki horretan, batez ere aurreko maisuarekin konparatuz gero. Antoni baino lehenago herriko apaiza bera izan zen maisua, eliza atzerakoienaren erakusgarri bat.

Antonik ikasleak inspiratu zituen, Freineten pedadogia-teknika berriak aplikatuz denen artean hainbat koaderno editatu zituzten, ikasleek eurek sortutako testu eta irudiekin, ikasgelan zuten inprenta txiki batekin. Giro sortzaile horretan egun batean promesa bat egin zien ikasleei: itsasoa ikustera eramatea, bere herria zen Mont-Roig del Camp-era (Tarragona).[1] Baina ezin izan zuen bere agindua gauzatu faxismoaren biktima bihurtu zelako, Gerra Zibilean falangistek hil zuten, torturak jasan ondoren. Baina ume haiek eskolan ikasitako gauza batzuk ez zituzten ahaztuko gero. Irakaskuntza-metodo berritzaileak eta inspiratzaileak sartuta geratu ziren haurren gogoan.[2]

Filmak bi istorio tartekatzen ditu. Alde batetik, dementzia-sintoma aurreratuak dituen eta egoitza batean bizi den gizon bat dugu, memoria-laino batean bizi dena, eta, bestetik, gerra zibileko zenbait gertaera argitzearren memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina. Bi gertaera horien arteko lotura memoria da: berreskuratu nahi den memoria pertsonal bat eta ezinbestean desagertuta zegoen memoria historiko bat.[2]

Garai historikoa

Errepublikaren garaian eta gerra zibilari hasiera eman zion estatu-kolpearen hasieran kokatzen da istorioa. Kontakizun honetan, maisu-maistra eredugarri bat zer den irudikatzen duen maisu baten jarrera erakusten da, ikasle guztientzako maisua dena. Espainiako gerra zibilean horrelako ehunka maisu-maistra hil zituzten, eskolatik bota zituzten. Errepresaliak eta errepresio luze eta oso gogorra jasan zituzten.[2]

Aktoreak

Erreferentziak

  1. «El mestre que va prometer el mar» Berria 2023-11-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. (Katalanez) «El mestre que va prometre el mar» El Diari de l'Educació 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) Marroquín, Alberto. (2022-10-25). «Claqueta final para la película del maestro Benaiges» El Correo de Burgos.
  4. (Gaztelaniaz) Filmax. El maestro que prometió el mar. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.