El inquilino (filma)
El inquilino 1957an José Antonio Nieves Conde zuzendari espainiarrak egin zuen film kritikoa izan zen. Gaia etxebizitza aurkitzeko garaiko arazoak azaltzea zen. Kritika soziala nabarmena da; horregatik, nahiz eta egilea falangista izan, zentsurarekin arazo handiak izan zituen. Azkenik, aldaketa ugari onartuez gero, 1963an berriro ere plazaratu zen. Film dramatikoa izanik umorezko une batzuk baditu.
El inquilino (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | El inquilino |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Antonio Nieves Conde |
Gidoigilea(k) | José Antonio Nieves Conde |
Antzezlea(k) | |
Fernando Fernán Gómez Manuel Alexandre José Luis López Vázquez Ángel Álvarez (en) Fernando Sancho Félix Fernández Laura Valenzuela Erasmo Pascual (en) Goyo Lebrero María Rosa Salgado (en) Pedro Beltrán (en) Francisco Bernal (en) Carlos Lucas (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizpen-diseinatzailea | Enrique Alarcón (en) |
Argazki-zuzendaria | Francesc Sempere i Masià (en) Francisco Sempere (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentua
Filma Madril antzeko hiri batean kokatzen da. Familia bat, gurasoak eta lau seme-alaba txikiak, espekulatzaileek bota behar duten etxe batean bizi dira. Egoera ikusita aitak eguna ematen du etxe berri bat bila, inongo arrakastarik gabe: diru gutxi dauka eta kreditorik ez diote ematen. Bitartean langileak etxea botatzen hasten dira baina, familiaren egoera ikusita, haiei laguntzen saiatzen dira: lanekin beste tokitik hasten dira, familia solairuz aldatzen dute, ura eramaten diote... Langileen arteko elkartasuna filmaren benetako leiv-motiva izango da. Halaber, aberatsen eta eraikuntza-lantegiaren egoismoa nabarmenduko da kupidarik gabe.[1]
Aktoreak
- Fernando Fernán Gómez
- María Rosa Salgado
- José Luis López Vázquez
- Manuel Alexandre
- Ángel Álvarez
- Erasmo Pascual
- Mari Carmen Alonso
- Pedro Beltrán
- Francisco Bernal
- Paco Camoiras
- José Marco Davó
- Manuel de Juan
- Félix Fernández
- José María Lado
- Carlos Lucas
- Mercedes Muñoz Sampedro
- Jesús Narro
- Pilar Rodero
- José María Rodríguez
- Fernando Sancho
- Lidia San Clemente
- Julio Sanjuán
- Laura Valenzuela
- Antonio Vela
Aldaketak
Zentsurak filma debekatu ondoren urtetako negoziazio hasi zen. Azkenik, aldaketa asko egin ondoren, 1963an aretoetara berriro ere eramateko baimena jaso zuen. Agindutako aldaketa nagusiak bi izan ziren:
- Filmaren hasieran testu batek arazoa nazioartekoa zela adierazi behar zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak arazoari aurre egiteko ahalegin handiak egiten zituela esan behar zuen.
- Amaiera erabat aldatu behar izan zuten. Jatorrizko bertsioan, langileen eta auzokideen laguntzaz, familiak kale kantoi batean altzari eta gauza guztiak etxe bat izango balitz jartzen zituzten nahiz eta kale gorrian egon, surrealismo kutsuko amaiera, alegia. Zentsuratutako amaieran azken momentuan emaztea seme-alabekin eta beste emakume batekin kamioi batean agertzen dira: emazteak etxe bat aurkitu du. Azken planoetan kamioia etxe berriaren bidean, urbanizazio berrien artean ikusiko dugu.
Ondorioak
Film honekin José Antonio Nieves Conderen ibilbidea erabat zapuztu zen. Ordura arte erregimen frankistaren ongi ikustitako zuzendaria izan bazen, El inquilino filmarekin kritikoen artean kokatu zitzaion. Hala ere, film gehiago egin zituen nahiz eta hain arrakasta handia ez izan.