El abuelo (1998ko filma)
El abuelo (euskaraz Aitona) 1998ko José Luis Garci espainiar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzi eta Horacio Valcárcel gidoigilearekin batera idatzitako drama film bat da. Fernando Fernán Gómez, Rafael Alonso, Cayetana Guillén Cuervo, Agustín González, Cristina Cruz Mínguez, Alicia Rozas, Fernando Guillén, Francisco Algora, Emma Cohen, María Massip, Antonio Valero eta Francisco Piquer aktoreek antzeztu zuten.
El abuelo (1998ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1998 | |||
Izenburua | El abuelo | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | melodrama (en) ![]() | |||
Iraupena | 151 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Madril | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | José Luis Garci | |||
Gidoigilea(k) | José Luis Garci Horacio Valcárcel | |||
Antzezlea(k) | ||||
Fernando Fernán Gómez Agustín González Cayetana Guillén Cuervo Rafael Alonso Fernando Guillén Francisco Algora Antonio Valero (aktorea) María Adánez Silvia Abascal Emma Cohen José Luis Merino (en) ![]() Francisco Piquer Chanza (en) ![]() Félix Acaso (en) ![]() Selica Torcal (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | José Luis Garci | |||
Edizioa | Miguel González Sinde | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Luis María Delgado (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Manuel Balboa Rodríguez (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Raúl Pérez Cubero | |||
Jantzi-diseinatzailea | Gumersindo Andrés López (en) ![]() | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 71. Oscar Sariak | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
1897ko Benito Pérez Galdós espainiar idazlearen izen berdineko eleberriaren zinemarako laugarren egokitzapena izan zen.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina Roberto Benignik zuzendu, idatzi eta antzeztutako La vita è bella ("Bizitza ederra da") filmak irabazi zuen.
Argumentua
Asturias, XIX. mendearen amaieraldera. On Rodrigo de Arista Potestad (Fernando Fernán-Gómez), Albriteko kondea, Jerusa eta Polángo jaunak, ohorea zen zer bazekiela uste zuen, Amerikatik, zehazkiago Perutik, indiano gisa eta jada zahartua, ia itsuturik eta dirurik gabe sorterrira itzuli zen arte. Bere etorreran sekretu mingotsa jakingo du: bere bi bilobetako bat, -Nelly eta Dolly (Cristina Cruz Mínguez eta *Alicia Rosas) - sasikoa da, alegia, bere familiako odol noblerik ez duela.
Aktoreak
- Fernando Fernán-Gómez - On Rodrigo, Count of Albrit
- Rafael Alonso - Pio Coronado
- Cayetana Guillén Cuervo - Lucrecia
- Agustín González - Senén
- Cristina Cruz Mínguez - Dolly
- Alicia Rosas - Nelly
- Fernando Guillén - Alkatea
- Francisco Algora - Apaiza
- Antonio Valero - Jaime
Kanpo estekak
- El abuelo filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)