El Tuli
Jesus Ilundain Zaragueta (Jarauta kalea, Iruñea, 1931ko martxoaren 21a[1]), ezagunagoa El Tuli ezizenaz, sanferminzale handia eta Los del Bronce peñako 1. bazkidea da. 2016ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautatu zuten, Iruñeko Udalak antolatutako herri bozketan.[2]
El Tuli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1931ko martxoaren 21a (93 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak |
El Tuli-k Sanferminetako jarduera askotan parte hartzen du. Karrikaz karrika ibiltzen da peñako txarangarekin, uztailaren 7ko prozesioan ateratzen da, San Ferminen Gorteko kidea baita, eta zezenketa guztietara joaten da. Horrezaz gainera, berak hasi zuen entzierroaren aurretik goizero San Fermini egiten zaion kantuaren ohitura.[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) 'El Tuli' será el primero en lanzar el cohete por votación popular
- Jesus Ilundain Zaragueta 'Tuli'k jaurtiko du sanferminetako txupinazoa. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2016-06-19).
- Alkateak harrera egin die Txupinazoa jaurtitzeko 6 hautagaiei. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2016-06-19).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.