El Salto (egunkaria)

El Salto Espainiako hedabide digital eta inprimatua da. Hedabide hau web formatuan zein hilero paperezko formatuan argitaratzen da. 2016ko amaieran sortu zen, Diagonal aldizkariaren iniziatibaz. Hedabide alternatibo edo independiente bat da hainbat hedabide bateratzearen ondorioz sortu zena. Inzidentzia eta oihartzun handiagoa izateko helburuagaz bateratu ziren. Hedabide hau ezkertiarra, aurrerakoia eta deszentralizatua da. Euskal Herriko edizio propioa du: Hordago-El Salto

El salto egunkaria
LaburduraEzker politikoa, feminista, aurrerakoia
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania, Euskara, Katalana, Gailegoa
Argitaratze lekuaMadrile Espainia
FormatuaPaperezko hilabetekaria eta webgunea
Gai nagusiaGaur eguna, Mundu maila eta Iritzia
Banaketa
Banatze-eremuaEspainia
MaiztasunaHilero paperezko edizioa eta egunero webgunea
SalneurriaWebgunea dohain, Paperezko edizioa lau eurogaitik(3 bazkideek)
Historia
IdeologiaEzker politikoa, feminista, aurrerakoia
ZuzendariaLangile guztiak kargu bera dute

https://www.elsaltodiario.com/
Facebook: elsaltodiario.com Twitter: ElSaltoDiario Mastodon: ElSaltoDiario@mastodon.social Telegram: elsaltodiario Edit the value on Wikidata

El Salto kooperatiba batek argitaratzen du. Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du. Pikara Magazinea hedabide horren artean dago adibidez. Webguneaz eta papereko hilabetekariaz gain El Salto radio eta El Salto tv daude.

Historia

Hedabide hau Diagonal aldizkaria amaitu ostean sortua zen.

Diagonal 2003. urtearen erdialdera sortu zen, Molotov hilabetekaria argitaratzen zuen kolektiboak tabloideari amaiera eman zionean. Ingurune askoz indartsuago eta irekiago bat edukitzea zuten helburu eta El Salto-rekin hau lortzea ere bilatu dute. Ekimenarekin bat egin zuten hainbat kazetarik eta komunikazioko aktibistek, eta horrela euren talde sustatzailea osatu zuten. Bi promozio-zenbaki atera ondoren, 2005eko martxoaren 3an argitaratu zen lehen aldiz, eta data horretatik aurrera hasi zen argitaratzen erregulartasunez 2016ra arte[1].

2016. urtearen amaieran, birfundazio-prozesu bat hasi zen, hainbat hedabide independenterekin batera. Horrela 2017an, El Salto aurkeztu zuten, bitarteko horien guztien integrazioaren emaitza. 2016ko amaieran sortu zen arren ez zen 2017ko martxoaren 1era arte publikatu.

Ildo editoriala

Ildo editorialari dagokionez hedabide honek oso argi du bere ideologia eta hala adierazten du: ezkertiarra eta aurrerakoia da, Ibex35aren aurkakoa, feminista, antiarrazista, antixenofobo eta LGTB Q+ kolektiboaren aldekoa da.

Giza eskubideak, eskubide sozialak, ingurumenekoak edo lanekoak urratzen dituzten enpresak ezin dute hedabide honetan publizitatea ezarri. Ez da onartzen babestutako edukirik, ezta publizitate inbaditzailerik ere.

Organigrama

Hedabide honek organigrama kolaboratzaile bat dauka, guztiz horizontala dena, beste hedabide gehienak ez bezala. Euren langile guztiek soldata bera dute. Hartu beharreko erabakiak guztien artean hartzen dira asanbladetan. Bazkide harpidedunak ere garrantzia handia dute erabakiak hartzeko orduan.

Ez dago buruzagirik, ezta zuzendaririk ere. Kargu guztiak hautagarriak eta errebokagarriak dira. Erabaki handiak modu asanblearioan hartzen dira, eta El Salto-ren jabetza kolektiboa da. Inguruneko erabaki garrantzitsuenak (goiburu-aldaketa, jabetza, eredu-aldaketa, marra gorriak) bazkide harpidedun guztiei kontsultatu behar zaizkie erreferendum lotesle baten bidez.

El Salto ingurune deszentralizatua da, eta lurralde-bitartekari autonomoak ditu. Honek euren proiektuan erabakiak hartzeko aukerak dituzte.  Hiru marra gorri hauek errespetatuz hartzen dituzte erabakiak: finantzaketa etikoa, barne-demokrazia eta kazetaritza-kalitatea.

Negozio eredua

Negozio ereduari dagokionez El Salto egunkariaren diru sarrera nagusia bere harpidedunak dira. Honek diru sarreren %75a osatzen du 2021eko datuen arabera. 8.200 harpidedun baino gehiago ditu egunkariak eta hauek eskuragarri dauden hiru tarifetako bat ordaintzen dute: Bazkide digitala (5 €/ hilean), Paperezko bazkidea (7 €/ hileko), Bazkide baldintzagabea (12 €/ hileko)[2].

Gainontzeko diru sarrerak publizitatetik eta komunikazio zerbitzuetatik datoz. Publizitatetik irabazien %20a baino gutxiago etortzen da[3]. Gainerakoa produktuen salmenetik lortzen dute euren dendaren bitartez. Diru-laguntza txikiek ere laguntzen dute egunkariaren diru sarrerak igotzen.

Azken bi urteotan (2020-2021) El Salto egunkariak galerak izan ditu Covid19ak eragindako aldaketen ondorioz. Paperezko hilabetekarien salmentak jaitsiera nabarmena izan du. Diru sarrerak 2021. urtean gora egin arren gastuen gorakadak zazpi mila euro inguruko galerekin utzi dute hedabidea.[4]

Erreferentziak

  1. «Más de 20 medios de comunicación se encuentran para dar El Salto | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  2. «Por qué hacerse socio/a» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  3. «El Salto - Edición General» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  4. «Las cuentas de El Salto: creciendo de tormenta en tormenta» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.