El Rosario

El Rosario Tenerife uhartean eta Santa Cruz Tenerifeko probintzian kokatzen den udalerri kanariarra da. Udal-hiriburua La Esperanza da, itsas mailatik 900 metrotara dagoena.

El Rosario
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
AlkateaMacario Benitez Gil (en) Itzuli
Izen ofizialaRosario, El
Posta kodea38290
INEk ezarritako kodea38032
Geografia
Koordenatuak28°25′58″N 16°22′06″W
Map
Azalera39.43 km²
Altuera905 m
MugakideakSan Cristóbal de La Laguna, Tacoronte, El Sauzal, Candelaria eta Santa Cruz Tenerifekoa
Demografia
Biztanleria17.866 (2023)
116 (2022)
alt_left 8.578 (%48) (%49,2) 8.792 alt_right
Dentsitatea453,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaTF
ayuntamientoelrosario.org

Arrosarioa oso udalerri anitza da ezaugarri fisiografikoei eta giza ezaugarriei dagokienez, La Esperanzako lautadetatik Tabaibako kostalderaino. Udalerria Santa Cruz Tenerifeko metropoli-eremuaren zati da, San Cristóbal de La Laguna, Tegueste, Tacoronte, El Sauzal eta Santa Cruz Tenerifekoa berarekin batera. Metropoli-eremu horrek 449.472 biztanle baino gehiago ditu.

Historia

Udalerria kokatuta dagoen zonaldea guantxe herriaren agintaldiaren garaitik bizi da, Guimarreko mentzeierriaren parte izanda. XVI. mendean herria populatu zenetik, La Esperanzari sagaratutako ermita bat egon zen. Ondoren, Coronado familiak hala aginduta, San Joan Ebanjelariari eskaini eraikin berri bat eraiki zuten. Une horretan El Rosario errege-alkate bat izaten hasi zen.

1813an Cádizko konstituzioa jarraituz, udalerri bilakatu zen, La Esperanzan hiriburua zuelarik. 1972an, El Rosariok bere lurraldearen eta biztanleriaren zati handi bat Santa Cruz Tenerifekoa hiriburuari utzi zizkion.

Biztanleriaren bilakaera

UrteaBiztanleria
19918.103
199610.880
200113.462
200213.718
200314.862
200415.542
200516.024
201317.465

Klima

    Datu klimatikoak (La Esperanza (1982-2012))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.2 14.5 15.9 16.5 17.9 20.1 23.0 24.1 22.5 20.6 17.2 14.9 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.1 11.3 12.4 12.9 14.2 16.3 18.9 19.6 18.6 16.8 14.4 11.8 14.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.0 8.2 8.9 9.3 10.6 12.6 14.9 15.2 14.8 13.1 11.1 8.8 11.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 85 64 62 35 19 7 2 4 14 54 105 105 556
Iturria: Climate-data.org[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.