El Pobal
El Pobal Muskizko auzoa da. Herriko hegoaldeko partean dago, justu Galdamesko mugan.Barbadun ibaiak auzoa zeharkatzen du eta antzinean bere uren indarra erabili zen burdinolak eginez. El Pobaleko burdinola Euskal Herrian dirauen gutxienetariko bat da, egun museoa dena. Burdinola Salazartarrek XVI. mendean eraiki zuten. Hurrengo urteetan, eraikina aldatu eta handitu egin zuten, ekoizpen-behar handiagoei aurre egiteko. XVIII. mendean bizi izan zuen burdinolak bere garairik onena. Orduan egin zituzten presa, ubidea eta tunel hidraulikoa.Auzoan XIII. mendeko El Pobaleko zubi erromanikoa dago ere bai.[1][2]
El Pobal | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Muskiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′58″N 3°07′35″W |
Demografia |
Erreferentziak
- «EL POBAL BURDINOLA» Petronor (Noiz kontsultatua: 2020-07-25).
- «El Pobaleko Burdinola Museoa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-25).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.