El Papus

El Papus umorezko astekari espainiarra zen. Revista satírica y neurasténica azpitituluaz ("Aldizkari satiriko eta neurastenikoa"), 1973ko urriaren 20tik 1986 arte argitaratua. Sortzailea Xavier de Echarri Moltó izan zen eta hasieran Elf ediciones argitaletxeak kaleratu zuen; 45. aletik aurrera, ardura hori Ediciones Amaikak hartu zuen. Umore nahiko gogorra eta konprometitua zuenez, mehatxu eta itxiera asko pairatu zituen. Laster kontrakulturaren ikono bihurtu zen.[1] 1977ko irailaren 20an Triple A (Alianza Apostólica Anticomunista) eskuinmuturreko talde terroristak aldizkariaren egoitzara lehergailu bat bidali zuen; horren ondorioz, Joan Peñalver atezaina hil zuten eta 17 pertsona zauritu.[2] Atentatuaren biharamunean, Bartzelonako prentsa guztiak greba egin zuen.[3]

El Papus
MotaUmore
Fitxa teknikoa
Azken alea1986
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBartzelona
Formatualau desberdinak izan zituen:25x32,5 zm.,26x24,25,5x33,5 eta 23,5x31
ArgitaletxeaElf Ediciones, Amaika Ediciones 45.zenbakitik.
Banaketa
Banatze-eremuaEspainia
Maiztasunaastekaria
Historia
IdeologiaEzkertiarra
ZuzendariaXavier de Echarri Moltó
ErredaktoreakManuel Vázquez Montalbán, Maruja Torres, Ramón Berenguer, Román Hazo, ea.

Ezaugarriak

Oso aldizkari kritikoa zen: gobernua, matxismoa, frankistak, puritanismoa, armada... haren kritiken helburuak izaten ziren. Askotan aldizkaria gai monografiko baten inguruan antolatzen zen, esaterako, publizitatea, emakumearen eskubideak, emigrazioa, kutsadura. Estetikoki oso irudi informala zekarren, marrazki itxura ez oso landuaz eta itsusiak, "feismo" barruan. Hizkuntza lotsagabea eta zuzena beste ezaugarri bat zen.

Argitalpenen kopuruari dagokionez, hasierakoak 115.000 inguruko alekoak ziren. 1976ko martxoan 400.000 zabaldu zituen. Data hartatik aurrera, maldan behera hasi zuen. OJD arabera, hala ere, 1978-1979 urtetan 62.000 ale kaleratzen zituen.[2]

Kronologia

  • 1973ko urriaren 20: lehenengo alea.
  • 1975ko uztailaren 5etik urriaren 25 arte gobenuak ezarritako itxialdia.
  • 1976ko martxoaren 27tik uztailaren 24 arte berriro ere gobenuak ezarritako itxialdia
  • 1977ko irailaren 20: faxistek bidalitako lehengailu-paketea eztanda egin zuen, Joan Peñalver hil eta 17 pertsona zauritu zituen.
  • 1978: Yellow Kid saria Luccan.
  • 1986an: Behin betiko itxiera.

Kolaboratzaileak

Idazleak

Komikigileak

  • Carlos Giménez
  • Jordi Ginés Soteras "Gin"
  • Ivà
  • L'Avi
  • García Lorente
  • Óscar Nebreda "Oscar"
  • Vives
  • Fer
  • Manel
  • Ventura & Nieto
  • Rafael Ramos Morales "Rafael Ramos"

Sariak

  • 1978an Luccan (Italia) egiten den Nazioarteko Saloian Yellow Kid saria eman zioten.[4]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Francesca Lladó Pol. Los Comics de la Transición. Bartzelona: "Viñetas" bilduma, Ediciones Glénat, 2001.

Ikus, baita ere

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.