El Nervión (1891ko egunkaria)
El Nervión, "Periódico de la tarde" (arratsaldeko egunkaria) lemapean,[1] 1891ko urtarrilaren 25ean Bilbon plazaratutako egunkaria izan zen. Hasieran bost zentimo balio zuen eta lau orrialde zituen. Nahiz eta apolitikoa bezala definitu, ideologikoki kontserbadorea zen, liberal-monarkikoa. Sabino Goikoetxea Etxebarria "Argos" (Bilbo, 1829 - 1901) izan zen sortzailea.
- Artikulu hau 1891ko egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nervión».
El Nervión | |
---|---|
Mota | Egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1891ko urtarrilaren 25a |
Azken alea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Bilbo |
Kolorea | zuri-beltzean |
Banaketa | |
Banatze-eremua | ![]() |
Maiztasuna | egunkaria |
Historia | |
Ideologia | Kontserbadurismoa, monarkismoa |
Administrazioa Bilboko Maria Muñoz kalean 10an zegoen. Bere orrialdetan informazio lokala zen nagusi. 1922an, tipografoen greba bat izan zela, apiriletik uztaila arte ez zen agertu. Ondoren, El Nervión y la tarde izena hartu zuen. Denborarekin egunkaria errepublikanismoaren aldeko jarrera hartu zuen. 1937an, frankisten okupazioarekin batera, desagertu zen.[2] Izen berarekin beste aldizkari bat egon zen Bilbon 1856an[3]
Erreferentziak
- http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/11968
- Carlos Bacigalupe, Bilbao, 2016ko ekaina, 34.or.
- (Gaztelaniaz) El Nervión : periódico político, mercantil, literario y de interés del país
Kanpo estekak
- "El Nervión" egunkariaren ale guztiak liburukliken irakurgai
- Carlos Bacigalupe, "Nace un diario finisecular llamado El Nervión", Bilbao, 2016ko ekaina, 34.or.