El Lute: camina o revienta
El Lute: camina o revienta (euskaraz El Lute: habil edo lehertu) 1987ko Vicente Aranda espainiar zinema zuzendariaren drama biografia filma bat da. 1960ko hamarkadako Eleuterio Sánchez espainiar gaizkile eta iheslariaren biografian oinarritua dago. Imanol Arias, Victoria Abril, Antonio Valero, Carlos Tristancho, Diana Peñalver, Arturo López, Margarita Calahorra, José María Escuer, Paco Racionero, Ramón Reparaz, Manuel Zarzo, Luis Barbero, Alicia Agut eta Francisco Piquer aktoreek antzeztu zuten.
El Lute: camina o revienta | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Izenburua | El Lute: camina o revienta | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 123 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Vicente Aranda | |||
Gidoigilea(k) | Vicente Aranda | |||
Antzezlea(k) | ||||
Imanol Arias Victoria Abril Diana Peñalver (en) Manuel De Blas Ricardo Palacios (en) Luis Barbero (en) Francisco Piquer Chanza (en) Rafael Hernández (en) José Manuel Cervino (en) Jelena Samarina José Vivó (en) José Canalejas (en) Manuel Zarzo Saturno Cerra (en) Ramon Reparaz Manuel Torremocha (en) Paco Catalá (en) Santi Pons (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Edizioa | Teresa Font | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | José Nieto (en) | |||
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine Alfredo F. Mayo | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Espainia | |||
kronologia | ||||
|
1988an El Lute II: mañana seré libre ("El Lute II: bihar aske izango naiz") izeneko jarraipena izan zuen. Bi filmeen artean bederatzi Goya Sarien izendapenak jaso zituzten, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
1987ko Donostiako Zinemaldian lehiatu zen.
Argumentua
1960an, katxarrero ibiltari familia bat Extremaduran harat-honata dabil. Bizimodu latza darama, ondorioz ama hilko da. Semeak, Eleuterio Sánchez Rodríguez, "El Lute" (Imanol Arias), oilo batzuk lapurtu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jasoko du. Handik urte batzuetara, 1965an, Madrilgo bitxi-denda batean beste lapur batzuekin batera burututako lapurretan dendako zaindaria hil eta atxilotu izatean, tortura latzen ondoren heriotza zigorra jasoko du. Halere, heriotza zigorra barkatu eta bizi guztirako zigorrarengatik aldatua izango da, baina espetxera daramatela, El Lutek ihes egitea lortuko du. Une hartatik aurrera, Guardia Zibila atzetik izango du.
Aktoreak
- Imanol Arias: Eleuterio
- Victoria Abril: Chelo
- Antonio Valero: Medrano
- Carlos Tristancho: Augudo
- Margarita Calahorra: Cheloren ama