El Luchador (Alacant)

El Luchador ideologia errepublikazaleko espainiar egunkaria izan zen, Alacanten argitaratu zena, 1913 eta 1939 bitarte.[1]

El Luchador (Alacant)
Motaaldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaAlacant

Historia

El Luchador Alacanten sortu zen zenbait ekintzaile errepublikazaleren eskutik, horien artean, Juan Botella Pérez, Carlos Esplá eta José Alonso Mallol.[2] Lehen erredakzioa Alonso Mailloilen amaren dendaren atzealdean egon zen. Ondoren, egunkaria Botella familiaren eskuetan geratu zen. Bestelde, Carlos Esplà egunkariaren erredaktore nagusienetako bilakatu zen. Hastapenetatik, egunkariak joera liberala eta errepublikazalea izan zuen.[1]

Iraun zuen bitartean, Alacanteko egunkari irakurrienetakoa izan zen. Hala, egunkari honen inguruan Alacanteko errepublikazale asko bildu zuen, horietako askok, Espainiako II. Errepublikan zeregin nabarmenak izan zituztenak. Garai horretan ezbairik gabe Alderdi Errepublikar Erradikal Sozialistaren (gaztelaniaz: Partido Republicano Radical Socialista, PRRS) alde egin zuten, izatez, alderdiak Alacanten baitzituen jarraitzaile gehien. Ondoren Manuel Azañaren Ezker Errepublikarrari emango zioten sustengua.[1] Egunkaria Gerra Zibilean zehar argitaratzen jarraitu zuten, nahiz eta gabezia handiei egin behar izan zieten aurre.

1938an, Ángel Pestaña kalean (gaur San Francisco kalea) zegoen erredakzioa suntsitua geratu zen maiatzaren 25eko bonbardaketaren ondorioz.[3] Irailean zehar egunkaria berriro martxan jartzen saiatu ziren baina porrot egin zuten eta egunkaria betirako desagertu zen.[3]

Erreferentziak

  1. Checa Godoy, Antonio (1989). Prensa y partidos políticos durante la II República. Universidad de Salamanca. ISBN 84-7481-521-5.
  2. Angosto Vélez, Pedro Luis (2001). Sueño y pesadilla del republicanismo español: Carlos Esplá, una biografía política. Biblioteca Nueva.
  3. Moreno Sáez, Francisco (1994). La prensa en la provincia de Alicante durante la Guerra Civil, 1936-1939. Alicante: Instituto de Cultura "Juan Gil-Albert".

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.