El Lissitzky
El Lissitzky, jaiotza-izenez Lazar Markovitx Lisitski, errusieraz Ла́зарь Ма́ркович Лиси́цкий (Smolensk, Errusia, 1890eko azaroaren 23a - Mosku, Errusia, 1941eko abenduaren 30a) errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria izan zen. Arte abstraktuaren aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran.
El Lissitzky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Potxinok, 1890eko azaroaren 10a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1941eko abenduaren 30a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Donskoe cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sophie Lissitzky-Küppers (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Rigako Unibertsitate Teknikoa Technical University of Darmstadt (en) |
Hizkuntzak | errusiera Yiddisha alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria, type designer (en) , irakaslea, diseinatzailea, tipografoa, marrazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Mugimendua | Konstruktibismoa Suprematismoa |
Genero artistikoa | Suprematismoa Konstruktibismoa |
Biografia
Ingeniaritza ikasketak egin zituen Alemanian eta 1919an itzuli zen Errusiara, Marc Chagallen eskutik, eta Vitebskeko Arte Eskolan aritu zen irakasle. Han ezagutu zuen Kazimir Malevitx, geometria-formen nagusigoa alor orotan eskatzen zuen artista, eta haren eraginpean hasi zen Lissitzky bere Proun geometria-sailetan. Berebiziko eragina izan zuten lan haiek konstruktibismoaren sorreran.
Moskuko Arte Eskolako irakasle hasi zen 1921ean, baina gobernu sobietarrak arte modernoaren aurka jo zuenean, alde egin zuen. Alemaniara joan eta László Moholy-Nagy artista hungariarrarekin jardun zuen. 1929an Moskura itzuli zen, eta ikerketa berriak egin zituen konstruktibismoaren alorrean. Eragin handia izan zuen Europako mendebaldean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Lissitzky |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.