El Gallo de Oro

El Gallo de Oro (euskaraz: «Urrezko Oilarra») Bilbon 2012an sortutako argitaletxe independentea da. Sortzaileak Juan Manuel Uria eta Beñat Arginzoniz izan ziren. Gaztelaniaz idatzitako liburuak plazaratzen dituzte. Hasiera batean lehentasuna poesia lanak argitaratzea bazen, egun hitzlauak idatzitakoak ere ateratzen dituzte, saiakerak zein eleberriak; Arginzonizen hitzetan "helburua liburu onak plazaratzea da".[1]

Argitaratutako liburuak

Orokorrean Bikaiako idazleen lanak argitaratzen dituzte baina, batzutan ere, orokorrrak edo beste lurraldeekin lotutakoak. Egileen artean hauek aipa daitezke: José Fernández de la Sota, Pablo González de Langarika, Migel Unamuno, Maria Maizkurrena, Carlos Aurtenetxe Marculeta, Javier Aguirre Gandarias, Jorge G. Aranguren, Fátima Frutos, Luisa Etxenike, Beñat Arginzoniz ... 2022ko hasieran 140 titulu baino gehiago argitaratuta zuten, tartean beste hizkuntzetatik itzulitako batzuk.[2]

Erreferentziak

  1. objetivo final ya no es otro sino el de publicar buenos libros.
  2. https://www.todostuslibros.com/editorial/el-gallo-de-oro

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.