El Escudo mendatea
El Escudo (1011 metro) Kantabriako Luenan dagoen mendatea da, N-623 errepideak zeharkatuta. Bertan Pas ibaiaren ibaiadarra den Magdalena edo Luena ibaiaren iturburua dago.
El Escudo mendatea | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Altuera | 1.011 m |
Mendikatea | Kantauriar mendikatea |
Lurraldea | Luena |
![]() |
Historia
Sakontzeko, irakurri: «Santanderko gudua»
Iberiar goi-lautadatik kostalderantz joateko bide tradizionala zen. Gerra Zibilean, Bilbo erori eta gero, 22 batailoi errepublikano kokatu zituzten bertan matxinoen aurreratzea eragozteko. 1937ko abuztuaren 17an hiru italiar dibisioik hartu zuten eta laster Santander erori zen. Guduan Santoñako hitzarmena sinatu zuten.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.