El Eco de San Sebastián

El Eco de San Sebastián Donostian XIX. mendearen bukaeran argitaratu zen egunkaria da.

El Eco de San Sebastián
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Salneurria5 zm.
Historia
IdeologiaLiberalismo

Historia

El Eco de San Sebastián, Donostian argitaratu zen 1883ko uztailaren 14tik 1888ko azaroaren 14ra.

José de la Peña Borreguero eta Antonio del Pozo izan ziren egunkariaren sortzaileak. 1886tik aurrera Gipuzkoako alderdi liberalaren organoa izan zen eta polemika handiak izan zituen La Voz de Guipúzcoa egunkariarekin. Hasiera arratsaldeko egunkaria izan zen eta 1885etik aurrera hobekuntza handiak izan zituen eta goizeko bihurtu zen.

Antonio del Pozo egunkariaren sortzailea, izan zen zuzendaria 1883tik 1886ra. Martín Lorenzo y Coriak ordezkatu zuen 1886-1887 epean. Hurrengo ordezkaria José de la Peña Borreguero izan zen, egunkariaren sortzailea eta hasierako urteetan erredaktorea izandakoa. 1888an El Eco de San Sebastián El Guipuzcoano egunkarian bihurtu zenean, hasierako hilabeteetan José de la Peña izan zen zuzendaria.

Kolaboratzaileen artean, besteak beste, José Colá, Marzelino Soroa, Angel Mari Castell, Alfredo Laffitte, Fermin Lasala, Eduardo Agirre eta Klaudio Otaegi ibili ziren.

Egunkariak lau orrialde zituen eta eguneko alearen prezioa 5 zentimo zen. Ale atzeratuak berriz, 10 zentimotan saltzen ziren. Egunkariaren egoitza hasieran Garibai kalean egon zen, 1885an Andia kalera aldatu zen, eta azkenik, 1887tik aurrera Hondarribia kalean egon zen.

Egunkariaren bildumari dagokionez, guztira 1.649 zenbaki argitaratu ziren. Donostiako Liburutegi Nagusiak zenbaki guztiak gorde ditu eta bilduma osoa digitalizatu eta publikoaren eskura jarri du Liburutegi Digitalean.

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
  • (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.