El Chorro
El Chorro, Alora udalerriko herrixka bat da, Guadalhorce ibaiaren gaineko uharka batean kokatua, Ardales udalerritik gertu, Andaluziako Malagako probintzian, Espainian. Espainiako haitz gaineko eskalada gunerik garrantzitsuenetako bat da, Los Gaitaneseko haizpitartean baitago. Haizpitarte honen ertzean, Erregearen Bidetxoa dago, duen arriskuagatik ezaguna, eta, 2000n, exkursiolarien artean gertatzen ziren istripu ugariengatik itxia izan zena. Malagarekin lotzen duen aldiriko trenen geltoki bat dago herrixkan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.