El Busto
El Busto[3] ([el busto]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 70 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago.
- Artikulu hau El Busto udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Busto (argipena)».
El Busto | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Vianaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | El Busto | ||||||||||
Alkatea | Jesús María Erripa Asensio (Indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31229 | ||||||||||
INE kodea | 31061 | ||||||||||
Herritarra | elbustoar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°32′56″N 2°14′30″W | ||||||||||
Azalera | 7 km² | ||||||||||
Garaiera | 432 metro | ||||||||||
Distantzia | 67 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 52 (2023: 1) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 7,2 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 18,57 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 142,86 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 0,00 (2018: %-3,53) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://elbusto.es/ |
Geografia
El Busto Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Errioxarekiko mugatik gertu, eta N-111 errepidearen alboan.
El Bustok mugakide ditu Santsol iparraldean, Los Arcos ekialdean, Santsol mendebaldean, eta Elizagorria hegoaldean.
Historia
XIII. mendean bi herrigune izan ziren Busto izenarekin: Goi Busto (Busto de Suso) eta Behe Busto (Busto de Yuso). XV. mendean, El Busto Los Arcoseko herrixka bihurtu zen, eta hiriburuaren zori bera izan zuen, 1463 eta 1753 bitartean Gaztelako erresumaren barne izanik. Hiru mende horietan, San Andres parrokia handitu eta pizkundetarra erretaula gehitu zitzaion. XVIII. mendearen erdialdean, herria Calahorrako elizbarrutian izan arren Nafarroa Garaiko udalerri bihurtu zen.
Herria, elbustoarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek agintzen zuen. Herritarrek inguruko iturburu batetik ateratzen zuten edateko ura. Udalaren aurrekonturako beharrezko dirua, larreen salmentatik eta labearen alokairutik lortzen zuten, 500 eta 600 erreal inguru.
Demografia
1860an herriak 218 biztanle zituen, eta ondorengo hamarkadetan biztanle kopurua gorabeheratsu ibili zen, harik eta XX. mendeko emigrazioaren ondorioz erdira murriztu zen arte.
El Bustoko biztanle kopuruaren bilakaera, 1842-2017 bitartean |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2007an bi zerrenda independente aurkeztu ziren; AIBko Jesús María Ripa Asensio hautatu zuten alkate (zinegotzi bakar). Boto baliogabeak 8 izan ziren (emandako guztien % 12,70) eta 3 boto zuri izan ziren (botoen % 5,45). Abstentzioa % 47,16 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Maria Erripa Asensio (AIB) | 43 | Bai |
Jesus Maria Osés Zurbano (C) | 9 | Ez |
2011n, ordea, zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta Ripak karguan jarraitu zuen, oraingoan beste bi zinegotziren laguntzaz.
Udaletxea
- HELBIDEA: Zelai kalea, z.g.
Alkateak
Hauek izan dira El Bustoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Jesus Maria Ripa Asensio | 2007 | 2011 | AIB |
Jesus Maria Ripa Asensio | 2011 | 2015 | Independenteak |
Javier Ripa Arizaga[4] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Javier Ripa Arizaga[4] | 2019 | Jardunean | Independientes de El Busto[5] |
Azpiegiturak
- Garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, El Busto eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 3,26k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak abuztuko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza, estilo pizkundetar arkitektura gotikokoa, XVI. mendean eraikia.
- San Roman baseliza, muino baten gainean kokatua.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Vianaldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) El Bustori buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- El Bustorako sarbide errepidea Google Street View-n.