Ekozona

Ekozonak edo erreinu biogeografikoak landareen eta animalien banaketa eredu geografikoetan eta haien eboluzioan eta historian oinarritutako eskualde biogeografiko handienak dira. Ekozonak izaki bizidunen garapen independentea izan duten Lurrazaleko area handiak dira, eta elementu geologiko erraldoiez (ozeanoz, basamortu handiz edo mendilerro altuz) banaturik daude. Elementu hauek hesi gisa jokatzen dute landareen eta animalien migrazioak oztopatuz.

Ekozonen eta biomen arteko desberdintasun nagusia da lehen multzoan izaki bizidunen historia ebolutiboa kontuan hartzen dela. Biometan, berriz, izaki bizidunek baldintza klimatikoen eta beste baldintza batzuen aurrean nola moldatu diren hartzen da kontuan. Bioma bat ekozona bat baino gehiagotan ager daiteke. Esaterako, koniferoen baso epel deritzon biomaren adibideak daude Europan eta Zeelanda Berrian, baina lehena Palearktikoan dago eta bigarrena Australasia izeneko ekozonan dago.

Ekozona hitza, hemen azaldutako esangurarekin, duela gutxi hasi zen erabiltzen. Badaude beste hitz batzuk kontzeptu bera adierazteko: erreinu, eskualde edo kontinente.

WWFren ekozonak

Munduko zortzi ekozonen mapa

Ekozonen sailkapena Pielouk (1979) eta Udvardyk (1975) finkatutako erreinu biogeografikoetan oinarrituta dago. Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) biologoen talde bat bildu zuten ekozonak finka zitzaten, eta hauek zortzi ekozona sortu zituzten.

Itsasoko ekozonak WWFren arabera

  • Artikoa
  • Ipar Atlantiko epela
  • Ipar Pazifiko epela
  • Atlantiko tropikala
  • Mendebaldeko Indo-Pazifikoa
  • Erdiko Indo-Pazifikoa
  • Ekialdeko Indo-Pazifikoa
  • Ekialdeko Pazifiko tropikala
  • Hego Amerika epela
  • Hego Afrika epela
  • Australasia epela
  • Ozeano Australa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.