Ekonomiaz: Revista Vasca de Economía
Ekonomiaz: Revista Vasca de Economía Eusko Jaurlaritzak editatzen duen ekonomia aldizkaria, Ogasun eta Ekonomia Sailaren ardura dena. Lehen zenbakia 1985ean argitaratu zen eta ordutik, sei hilabetean behin argitaratzen da.
Ekonomiaz: Revista Vasca de Economía | |
---|---|
Mota | aldizkari akademiko eta sarbide irekiko aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1985 |
Hizkuntza | eleaniztun |
Argitaletxea | Servicio Central de Publicacion del Gobierno Vasco (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0213-3865 eta 2340-4051 |
www1.euskadi.net… eta dialnet.unirioja.es… |
Historia
1985ean sortu zenetik, Ekonomiaz hainbat alditatik igaro da: lehenengoa hiru hilabetekaria zen; oinarrizko eta egoeraren araberako analisiak egiten zituen, eta oso lotuta zegoen euskal ekonomiari. Ondoren, lau hilabetekari bihurtu zen. Ekonomiaz aldizkariaren kalitateak argitalpenen munduan sendotu eta ekonomia zientziaren eremuaren erreferentzia bihurtu dute.[1]
2014tik aurrera sei hilabetekaria izan da eta hurrengo ezaugarriekin lotzen da:
kalitatezko zientzia-dibulgazioaren eta lan akademikoaren zorroztasuna betetzeaz gain, betiere hizkuntza ulerterraza erabiliz, eztabaida ekonomikoan interesa duen irakurle orok ulertu ahal dezan, ekonomiaren benetako arazoekin konprometitzea eta ekintza publikorako ondorio praktikoak eskuratzea.[1]
Zuzendaritza batzordea
Egungo batzordearen zerrenda[2]:
Zuzendaritza exekutiboa
- Iñaki Barredo Ardanza (Zuzendaria) Departamento de Economía y Hacienda. Gobierno Vasco.
- José Ignacio Jaca Michelena (Zuzendariordea) Departamento de Hacienda y Economía. Gobierno Vasco.
Batzordekideak
- Marijose Aranguren Querejeta Orkestra-Basque Institute of Competitiveness & Deustuko Unibertsitatea - Universidad de Deusto
- Jon Barrutia Güenaga UPV-EHU
- Ibon Galarraga Gallastegui Basque Centre for Climate Change-BC3
- Arantxa Rodríguez Álvarez UPV-EHU
- Arantza Ugidos Olazabal UPV-EHU
- Elvira Uyarra Delgado University of Manchester
Aholku kontseilua
- Philip Arestis U. Cambridge
- Gabriela Dutrenit Universidad Autónoma Metropolitana. Universidad Xochimilco
- David Heres del Valle Centro de Investigación y Docencia Económicas (CIDE, México)
- Mikel Landabaso European Commission
- Julio López Laborda U.Zaragoza
- Matilde Mas IVIE-U de Valencia
- Kevin Morgan U. Cardiff
- Vicente Ortún U. Pompeu Fabra
- Thomas Palley Economics for Democratic & Open Societies
- Carlos Javier Rodriguez Fuentes U. La Laguna
- Göran Roos Government of South Australia
- Jean Pierre Seclen Luna Pontificia U. Católica Perú
- Elena Stancanelli CNRS París
Sailkapena eta eragina
Dialeneten arabera, 2021. urtean aldizkariaren eragina 0,36 puntukoa izan zen,[3] eta Gizarte Zientzietako aldizkarien sailkapen bateratuaren arabera (gaztelaniaz, CIRC), aldizkaria B taldean dago,[4] hau da, kalitate handiko aldizkaria izanik ere nazioartean eragina gutxi duten aldizkarien multzoan edo nazioartean eragina duten baina kalitate gutxiago duten aldizkarien multzoan kokatzen da.[5]
Zenbakiak
91. Zenbakia Ekonomia feministari eskainita dago. Zenbakiaren koordinatzaileak Yolanda Jubeto, Mertxe Larrañaga eta Arantxa Rodríguez dira, eta Cristina Carrasco, Tindara Addabbo, Nancy Folbre eta James Heintz ekonomialari ospetsuen artikuluak barnebiltzen ditu.[6]
Erreferentziak
- «Ekonomiaz aldizkariaren argitalpenaren profila» www.euskadi.eus 2021-09-23 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- r01etpd1776c2d90f03bd628158effa9f591ae1ef6, r01e000000ff26d467a0a470b84d35c47b3fbf7cb. (2021-09-24). «Zuzendaritza Batzordea (Erredakzio Kontseilua-Aholku Kontseilua)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- (Gaztelaniaz) «Ekonomiaz: Revista vasca de economía» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- «CIRC : Clasificación Integrada de Revistas Científicas» clasificacioncirc.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- «POPUP» soporte.dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- «91. Zenbakia: Ekonomiaz Feminista. Ikuspegiak eta Proposamenak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).