Ekokardiografia

Ekokardiografia[1] bihotzeko egiturak eta mugimenduak ultrasoinu-uhinen bidez irudikatzen dituen ekografia-mota da.[2] Gaur egun, gehien erabiltzen den modua 2D da, denbora errealean eta bi dimentsiotan irudiak lortzeko aukera ematen diguna (bihotzaren ebakidura lauak, ardatz desberdinetan). Gainera, beste teknika batzuekin ere osa daiteke, hala nola Doppler tisularra edo kontrasteak. Berriki, 3Dko ekokardiografiaren erabilera hedatzen ari da.

Ekokardiograma anormal bat: bentrikuluko trenkadaren akats bat azaltzen du.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2000]
  2. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.