Ekoizpen-modu
Marxismoan, ekoizpen-modua ekoizpen-indarrren garapen-maila (lehengaiak, kapitala eta lana) eta ekoizpen-harremanak (ekoizpena garatzen den harreman ekonomiko eta sozialak, erakundeak eta ideologia alegia) biltzen ditu. Halatan, Marxen iritziz, ekoizpen-modua ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar den teknikaz haraindi, gizartean eta ekonomian oinarritzen duen kontzeptu bat da. Marxek bost ekoizpen modu ezberdin bereizi zituen, historian izandako gizarte-ereudekin bat datozenak: komunala, esklabista, feudala, kapitalista eta komunista.
Terminoa, 1846ko Karl Marx eta Friedrich Engelsen "Ideologia alemaniarra" liburuan agertu zen lehen aldiz.
Ekoizpen-modu desberdinak marxismoaren arabera
Marxek, bere analisirako ekoizpen modu desberdinak erabili zituen eta literatura marxistak horrela egituratu izan ditu historiaren araberaː
- Komunismo primitiboa
- Ekoizpen-modu asiarra
- Ekoizpen-modu esklabista
- Ekoizpen-modu feuɖalista
- Ekoizpen-modu kapitalista
Ekoizpen-modu definitu hauez gain, badaude eztabaidatuak izan diren beste ekoizpen-modu batzuk.