Ekin argitaletxea

Ekin argitaletxea 1942an Buenos Airesen euskal iheslariek sortutako argitaletxea zen, euskal kultura bultzatzeko asmotan.

Ekin argitaletxea
Datuak
Motaargitaletxea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1942
SorlekuaBuenos Aires
Artikulu hau argitaletxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekin».

Historia

Iheslari jeltzaleek sortua, sortzaileen artean Isaac López Mendizabal eta Andrés de Irujo zeuden, Manuel de Irujo (Andrésen anaia), Bernardo Estornes eta Sebastian Amorrorturen laguntza zutenak. Azkena 1910eko hamarkadan ihes eginikoa zen eta arte-lan enpresa zuen.

Politikoki bero sorreran Gerra Zibila eta diktadura frankistak eragina izan zuten euskal kulturaren egoera kontuan hartu behar da. Gainera, Bigarren Mundu Gerra zela eta, Europan ere ezin zen argitaletxerik sortu. Hori zela eta, gerra ondoren, Hego Amerikan ez ezik Europa osoan ere zeuden euskaldunen artean hedatu ziren argitaletxe berriaren lanak.

Lehendabiziko aleak "Biblioteca de Cultura Vasca" izeneko ("Ekin bilduma" izenaz ere ezaguna) bilduma hasi zuen: Arturo Campión El Genio de Navarra liburuaren berrargitalpena.

Ekinek euskaraz liburu asko eta, guztira, ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu, historia, literatura, folklore eta politikaz ari zirenak. Bere Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos bilduma luzaroan argitaratua izan da.

Egoitza

Lehendabiziko egoitza Isaac López Mendizabalen etxebizitzan bazen ere, laster Buenos Airesko Perú kalearen 175ean egon zen. 1970etik aurrera, egoitza "Laurak Bat" erakundean dago. Egungo zuzendaria Andrés de Irujoren alarguna den Maria Elena Etxeberri da.

Lan nabarmenenak

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.