Ekiloreak

Ekiloreak (frantsesez Les Tournesols, nederlanderaz Zonnebloemen) 1888 eta 1889 bitartean Vincent Van Goghek margotutako 7 olio-pinturen multzoa da, bi segidan eginda.

Ekiloreak
(4. aldaera)
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1888
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak95 (altuera) × 73 (zabalera) cm
Genero artistikoalore-pintura
Deskribapena
Kokapena
LekuaFiladelfiako Arte Museoa
Van Gogh Museoa
Sompo Museum of Art (en) Itzuli
bilduma pribatua

Izadi hilaren multzo honetan hamabost ekiloreko hiru margolan eta hamabi ekiloreko beste bi nabarmentzen dira. Arlesen zegoela, 1888ko abuztuan, margotu zuen lehenengoa, hamabi ekilorekoa, egun Municheko Neue Pinakothek musoean dagoena. Paul Gauguin lagunaren logela apaintzeko margotu zituen, 1889ko urtarrilera arte.

Ekiloreak bizitzaren etapa guztietan agertzen dira, loraldietatik ihartzeraino. Erabilitako horien gama zabala nabarmentzen da, berritzailea garai hartan hori batzuk sortu baitzituen Van Goghek.

1987an Yasuo Goto japoniarrak 40.8 milioi euroren parekoa ordaindu zuen enkante batean Ekiloreen oihal batengatik.

Lehenengo aldaerak (1888ko abuztuan)

Errepikapenak (1889ko urtarrilean)

Kanpo-estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekiloreak Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.