Ekialdeko kontakizunak
Ekialdeko kontakizunak (frantsesez "Nouvelles orientales") Marguerite Yourcenar idazle frantziarrak idatziriko ipuin bilduma da.
Ekialdeko kontakizunak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Marguerite Yourcenar |
Argitaratze-data | 1938 |
Jatorrizko izenburua | Nouvelles orientales |
Argitaletxea | Éditions Gallimard |
Herrialdea | Frantzia |
Nouvelles orientales-eko kontakizunak, 1928-1937 urteetan argitaratu ziren gehienak lehenengo aldiz, aldizkarietan, eta 1938an kaleratu ziren liburuan bildurik. Egileak berak zertxobait moldaturik, 1963an argitaratu ziren berriro, Gallimard etxearen eskutik.[1]
Bertsio horretatik egin zuen itzulpena euskarara Imanol Zurutuzak eta 1996an argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak.
Hamaika kontakizun jasotzen ditu liburuak:
- Nola Wang-Fo salbatu zen
- Markoren irribarrea
- Heriotzaren esnea
- Genji printzearen azken amodioa
- Nereidak maite izan zituen gizona
- Enaren Andre Maria
- Afrodisia alarguna
- Kali lepamoztua
- Marko Kralievitxen heriotza
- Cornelius Bergen tristura
- Azken hitzak
Erreferentziak
- «Marguerite Yourcenar - Ekialdeko kontakizunak» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.