Ekialdeko Txinako itsasoa

Ekialdeko Txinako itsasoa[1] (txinera tradizionalez: 東中國海, txinera sinplifikatuz: 东中国海, pinyinez: Dōnghâi, “Ekialdeko Itsasoa”; koreeraz: 동중국해 edo 東中國海; japonieraz: 東シナ海 edo ひがしシナかい) Ozeano Barearen mendebaldeko adarra da, Txina, Japonia, Hego Korea eta Taiwanek inguraturik dagoena. 1.249.000 kilometro koadroko eremua du.

Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa is located in Ozeano Barea
Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa (Ozeano Barea)
OzeanoaOzeano Barea
EskualdeaTxina
Hego Korea
Japonia
Taiwan
KontinenteaEkialdeko Asia
Koordenatuak30°N 125°E
Azalera1.249.000 kilometro koadro

Izena

Txinan Ekialdeko itsasoa deritzote, eta Hego Korean Hegoaldeko itsasoa.

Geografia

Taiwan erdian dagoenez Ekialdeko eta Hego Txinako itsasoaren arteko bereizketa egin ohi da. Ekialdeko Txinako itsasoaren iparraldeko zatiak, Txinaren eta Koreako penintsularen artekoak, Itsaso Horia izena du.

Itsasoaren ekialdean Kyūshū eta Ryukyu uharteak daude, hegoaldean Taiwan uhartea, eta mendebaldean Txinako Herri Errepublika. Taiwan itsasarteak Hego Txinako itsasoarekin batzen du, eta Koreako itsasarteak Japoniako itsasoarekin. Iparraldean Itsaso Horia dago.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.