Ekialdeko Nilandia

Ekialdeko Nilandia (finlandieraz: Itä-Uusimaa; suedieraz: Östra Nyland) Finlandiako hegoaldeko eskualde bat zen. 2011n Nilandiarekin bat egin zuen.

Ekialdeko Nilandia
Itä-Uusimaa / Östra Nyland

Ekialdeko Nilandiako armarria
Armarria
Ekialdeko Nilandiako kokapena
Berezko izenak:
- Finlandieraz
- Suedieraz

Itä-Uudenmaan maakunta
Östra Nylands landskap
Herrialdea  Finlandia
Hiriburua Porvoo
Udalerri-kopurua 2 hiri (kaupunki)
5 udalerri (kunta)
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Suediera¹
Agintaria Jaakko Mikkola
Lurralde historikoak Nilandia
Azalera
-Ur-azalera
5.499,47 km²
2.797,63 km² (%50,87)
Biztanleria
Dentsitatea
94.066 (2010.02.28) [1]
34,82 bizt/km²
Eskualdeko arraina
Eskualdeko hegaztia
Eskualdeko landarea
Eskualdeko ugaztuna
Itsas-amuarraina
Enara
Eztul-belarra
-
Webgune ofiziala (Errusieraz) (Finlandieraz)
(Ingelesez) (Suedieraz)


Historia

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko Nilandiako historia»

Eskualde hau antzina Ilandia lurraldearen barne zen, Uusimaa eskualdearekin batera. 1155. urtean, probintzia, suediarren esku gelditu zen. Hauek, ekarpen asko egin zituzten bertako gizarte atzeratuan. Hala ere, haien hizkuntza zapaldu eta kristautasuna, eta ondoren luteranismoa, inposatuak izan zitzaizkien biztanleei. XVI. mendean Ilandia lurraldean jaiotako Mikael Agricola apaizak lehenengoz finlandiera idatzi zueun suediarren zapalkuntzaren gainetik.

1721. urtean, probintzia, Errusiaren menpe gelditu zen, hauek, biztanleak suediarren zapalkuntzatik babestuko zituztela hitzeman ondoren. Probintzia osoa 1812. urtean Errusiak menperatu ostean, Finlandiako Dukerri Handia osatu zuen Finlandiak Errusiaren barnean. 1860. urtean sortutako nazionalismo baten ondorioz, finlandiera berreskuratua izan zen eta independentzia grinak, 1918. urtean independentzia lortzea ekarri zuen. II. Mundu Gerrako gudak Ekialdeko Uusimaa eskualdetik gertu gertatu ziren eta bertako biztanleak oraindik beraien herritara iristea lortu zuten soldadu zaurituak gogoratzen dituzte.

Banaketa

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko Nilandiako udalerriak»

[[Fitxategi:|240px|eskuinera|Ekialdeko Nilandiako udalerrien mapa]]

Z Udalerria Mota Biztnl. Azalera Barrutia
1.AskolaKunta4.829218,07 km²Porvoo barrutia
2.Lapinjärvi – LappträskKunta2.915339.36 km2Loviisa barrutia
3.Loviisa – LovisaKaupunki15.5821,751.58 km²Loviisa barrutia
4.Myrskylä – MörskomKunta2.011206,36 km²Porvoo barrutia
5.PorvooKaupunki48.687665,00 km²Porvoo barrutia
6.PukkilaKunta1.996145,96 km²Porvoo barrutia
7.Sipoo – SibboKunta18.123342,64 km²Porvoo barrutia

Txantiloi:Ekialdeko Nilandiako udalerriak

Leku aipagarriak

Eskualdea luzaroan suediarren menpe izan denez, finlandieraz gain suediera ere mintzatzen da, nahiz eta suediera geroz eta ahaztuagoa duten gaur egungo gazteek. Herri batzuetan, bi hizkuntzetako izena dago onartuta ofizialtzat; beste batzuetan, bakarrekoa.

Iruditegia

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.