Ekialdeko Australiako itsaslasterra

Ekialdeko Australiako istsaslasterra[1] (ingelesez CEA siglaz ezaguna) Tasmaniako itsasoko itsaslaster bat da, Australia eta Zeelanda Berria artean kokatua. Australiako kostako itsaslasterrik luzeena da, eta ur epela garraiatzen du erloju-orratzen kontrako noranzkoan Australiako ekialdeko kostarantz.

Australiako ipar-mendebaldeko Koral itsasoan du jatorria, eta 2-3 korapiloko abiadura du, kontinente-plataformako ur azaletan 7 korapilorainoko abiadurara iristen bada ere. Itsaslasterrak itsas fauna tropikala garraiatzen du eskualde suptropikaletatik Australiako hego-ekialdeko kostalderantz.

2003an Disney/Pixar konpainiak egindako Finding Nemo marrazki bizidunetako film arrakastatsuan errepide erraldoi gisa agertzen da Ekialdeko Australiako itsaslasterra, eta arrainek eta itsas dortokek erabiltzen dute Australiako ekialdeko kostarantz joateko. Filmak erabiltzen duen ideia zuzena da: urtero-urtero milaka eta milaka arrain Koral Hesi Handitik eramaten ditu itsaslasterrak Sidneyko badiara eta are hegoaldeagorantz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.