Ekialdeko Afrika

Ekialdeko Afrika kontinente horretako ekialdean dauden herrialdeek osatzen duten eskualde handia da.

Ekialdeko Afrika: Berde ilunaz NBEren arabera, berde argiaz eskualdeko beste herrialde batzuk.

NBEaren arabera, 19 herrialde hauek eskualdea osatzen ditu:

  1.  Burundi
  2.  Komoreak *
  3.  Djibuti
  4.  Eritrea
  5.  Etiopia
  6.  Kenya
  7.  Madagaskar *
  8.  Mayotte *
  9.  Malawi *
  10.  Maurizio*
  11.  Mozambike*
  12.  Réunion*
  13.  Ruanda
  14.  Seychelleak *
  15.  Somalia
  16.  Tanzania
  17.  Uganda
  18.  Zambia *
  19.  Zimbabwe *

Hala ere, izartxoaz (*) markatutako herrialdeak Hegoaldeko Afrikako lurraldetzat ere hartzen dituzte bestelako irizpideei jarraituz.

Bestela, 3., 4., 5. eta 15. postuetan agertzen direnek Afrikako Adarra izeneko lurralde geografikoa ere osatzen dute, eta Indiako ozeanoan kokatuta daude bestela 2., 7., 8., 9., 10., 12. eta 14.enetakoak.

Azkenik, Iparraldeko Afrikan sailkatzen diren Egipto eta Sudan ere eskualde honetan sar daitezke.

Geografia

Laku Handiak.

Geografikoki, Afrikako Laku Handiak izeneko eskualdearen aintzira gehienak Ekialdeko Afrikan kokatuta daude.

Bestela, Kilimanjaro (5.895 m) eta Kenya mendia (5.199 m) eskualde honetan ditugu, hain zuzen ere kontinenteko tontorrik garaienak.

Azkenik, Nilo ibaia hemen sortzen da, eta bestelako erreken artean Zambezi eta Juba ibaia somaliarra ditugu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.