Ekialde Hurbileko zeramika

Zeramika (grezieratik κεραμικός keramikos, erretako substantzia) buztinez edo portzelanaz ontziak eta bestelako gauzakiak egiteko antzea da,[1] material ez organiko eta ez-metaiko hauek moldatuz eta tenperatura altuetan su emanez.[2] Ekialde Hurbileko zeramika defiitzean, Ekialde Hurbileko gune geografikoan garaturiko zeramikari buruz ari gara; baina kontuan izan behar da Ekialde Hurbila Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak barneratzen dituen eskualdea dela, gune geopolitiko eta kultural antzeko bezala definitua ikuspegi eurozentriko batetik, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea bezala ikusi delako.[3] Sakonago aztertzen badugu, Ekialde Hurbileko zeramika nazio eta kultura ezberdinetan banatu daiteke; hala nola, Pertsiako zeramika, Sortaldeko zeramika, Egiptoko zeramika, etb.

Erreferentziak

  1. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  2. (Ingelesez) Heimann, Robert B.. (2010-04-16). Classic and Advanced Ceramics: From Fundamentals to Applications. John Wiley & Sons ISBN 978-3-527-63018-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  3. (Ingelesez) «Don't Call Me Middle Eastern» Raseef22 2021-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.