Ekbatana

Ekbatana[1] (antzinako persieraz: 𐏃𐎥𐎶𐎫𐎠𐎴 Hagmatāna edo Haŋmatāna; antzinako grezieraz: Ἀγβάτανα, Agbatana; hebreeraz: אַחְמְתָא, Aẖmeta edo ʼAḥməṯā; latinez: Ecbatana) Antzinako Media lurraldeko hiriburua, Orontes mendiaren oinetan. Mediarren inperioa desagertu ondoren, Persiako inperioko hiriburuetako bat izan zen, Alexandro Handia (K.a. 331), Seleuko (K.a. 313) eta Antioko III.aren osteek (K.a. 209) menderatu zuten arte. Errege partiarren eta sasandarren udako egoitza izan zen gerora. Ez da bertan inolako indusketarik egin eta izkribu eta agiri zaharrei esker ezagutu da antzinako hiria. Bertan daudela dirudi Mardokeoren eta Estherren hilobiak. Irango Hamadan hiria da egun.

Ekbatana
Gizateriaren Ondare
Motaarkeologia-aztarnategi, hiriburu, hiri eta gune populatu
Geografia
Map
Koordenatuak34°48′23″N 48°30′59″E
MendikateaZagros mendiak
Estatu burujabe Iran
ProbintziaHamadan probintzia
Irango eskualdeaHamadan County
Irango barrutiaCentral District
City of IranHamadan

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Iran
Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.