Jekaterinburg

Jekaterinburg [1] (errusieraz Екатеринбу́рг) — 1924 eta 1991 bitartean Sverdlovsk (errusieraz Свердловск) deitua — Errusiako hiria da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoen Sverdlovsk oblastaren hiriburua izanik. Iset ibaiaren ertzean dago, Uralen ekialdeko isurialdean, Europa eta Asiaren arteko mugan[2]. 2010ean 1.349.772 biztanle zituen eta Errusiako laugarren hiririk handiena zen[3].

Jekaterinburg
Екатеринбург
Свердловск
Екатеринбург
hiri handiena
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sverdlovsk oblasta
Errusiaren banaketa administratiboaYekaterinburg Municipality
AlkateaAlexey Orlov (en) Itzuli
Izen ofizialaЕкатеринбу́рг
Jatorrizko izenaЕкатеринбург
Свердловск
Екатеринбург
Posta kodea620000–620999
Geografia
Koordenatuak56°50′08″N 60°36′46″E
Map
Azalera490 km²
Altuera237
MugakideakPervouralsk Urban Okrug (en) Itzuli, Degtyarsk Urban Okrug (en) Itzuli, Sredneuralsk Urban Okrug (en) Itzuli, Borough Upper Pyshma (en) Itzuli, Beryozovsky (en) Itzuli, Beryozovsky Urban Okrug (en) Itzuli, Beloyarsky District (en) Itzuli, Sysertsky District (en) Itzuli, Polevskoy Urban Okrug (en) Itzuli eta Revda Urban Okrug (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.468.833 (2018)
12.929 (2017)
Dentsitatea2.754,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1723
Telefono aurrizkia343
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakSan Jose, Ferentino, Plovdiv, Wuppertal, Pilsen, Genova, Guangzhou, Incheon, Göteborg, Bixkek, Birmingham, Turin eta Ho Chi Minh Hiria
Matrikula66, 96 eta 196
Hizkuntza ofizialaerrusiera
http://www.ekburg.ru

Historia

1721ean sortu zen, eta izena Petri Handia tsarraren emazte Katalinaren (Jekaterina) omenez jarri zioten. 1924 eta 1991 artean, Jakov Sverdlov errusiar iraultzailearen omenez eman zioten Sverdlovsk izena. 1918ko uztailean, boltxebikeek han fusilatu zituzten Nikolas II.a tsarra eta haren familia.

Geografia

Ural mendien ekialdean dago, Iset ibaiaren haranean, Moskutik 1.667 km ekialdera.

Klima

Jekaterinburgek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Jekaterinburg)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.6 9.4 17.3 28.8 33.4 35.6 38.8 37.2 31.9 24.7 13.5 5.9 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.1 -6.8 1.0 9.8 17.4 23.0 24.4 21.1 14.5 6.8 -2.8 -7.9 7.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.6 -11.1 -3.8 4.3 11.3 17.1 19.0 15.9 9.8 3.4 -5.8 -11.0 3.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.7 -14.5 -7.6 0.0 6.2 12.1 14.4 11.9 6.4 0.7 -8.3 -13.7 -0.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -44.6 -42.4 -39.2 -21.8 -13.5 -2.3 1.5 -1 -9 -26.6 -39.2 -46.7 -46.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 20 20 28 50 74 89 72 58 39 33 28 537
Eguzki orduak 46.5 96.1 164.3 207.0 257.3 273.0 269.7 217.0 144.0 77.5 51.0 37.2 1840.6
Hezetasuna (%) 79 75 68 60 57 63 68 73 75 75 78 79 71
Iturria: [4]

Gobernua

Jekaterinburg Sverdlovsk oblasteko hiriburua da. Beste 29 landa-herrirekin batera osatzen du Jekaterinburg Hiria.

Jekaterinburgeko administrazio barrrutiak[5]
Label OKATO Izena Eremua Biztanleria (2017)[6] Sorrera Udal-burua Webgunea Aurrezenbakia(k) Azpibanaketak
1 65 401 364 Verkh-Isetski 240 metro kkiloarratu (93 sq mi) 213,020 1919 Nirkov Sergei Fedorovitx .cm +7 3432, +7 3433 8
2 65 401 368 Zheleznodorozhni 126.3 metro kkiloarratu (48.8 sq mi) 161,670 1938 Kurotxkin Andrei Viktorovitx .cm +7 343 8
3 65 401 385Ordzhonikidzevski 102 metro kkiloarratu (39 sq mi) 284,510 1934 Trapeznikov Viatxeslav Anatolievitx .cm+7 3433 6
465 401 373Kirovski72 metro kkiloarratu (28 sq mi) 225,691 1943 Loxakov Alexander Jurievitx.cm+7 343 7
5 65 401 380 Oktiabrski 157 metro kkiloarratu (61 sq mi) 146,670 1934 Rudometov Roman Alexandrovitx .cm +7 3432 11
6 65 401 390 Txkalovski 402 metro kkiloarratu (155 sq mi) 265,113 1943 Mixarin Viatxeslav Nikolaievitx .cm +7 3432 10
7 65 401 377 Leninski 25 metro kkiloarratu (9.7 sq mi) 158,840 1934 Dmitry Nozhenko .cm +7 343 3

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak meatzaritza, industria siderurgikoak eta industria kimikoa dira. Garrantzi handiko kulturagunea da.

Garraioa

Jekaterinburg Errusiako hirugarren garraio-gunerik garrantzitsuena da Mosku eta San Petersburgoren atzetik. Hirian 7 errepide federal gurutzatzen dira, 7 burdinbide nagusi daude (Transiberiarra, Transmongoliarra eta Transmantxuriarra tartean) eta herrialdeko 3. aireporturik garrantzitsuena bertan dago. Jekaterinburg-Koltsovo aireportua 1928an inauguratu zuten.

Hiri barneko mugimenduetarako ondorengo garraio publiko eskaintza dago:

  • Jekaterinburgeko metroa: Linea bakarra 9 geltokiekin. 2007an 46,4 milioi bidaiarik erabili zuten.
  • Tranbia: 183 milia, 29 linea eta 245 milioi bidaiari ingururekin.
  • Autobusa: 45 linea.
  • Trolebusa: 19 linea.

Hiri senidetuak

Jekaterinburg hiri hauekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.