Ekaitz-txori

Ekaitz-txori hydrobatidae familiako itsas-hegaztien izen arrunta da. Itsas hegazti txikia, hego-luzea eta igeri-oinduna, mokoa gako itxurakoa duena. Hegan doanean hankak zintzilika eramateak bereizten du beste itsas hegazti gehienetatik. Ur azaleko animaliak janez elikatzen da. Badira zenbait mota: Euskal Herrian umatzen den bat, Hydrobates pelagicus edo ekaitz-txori txikia, ekaitz-txori handia (Oceanodroma leucorrhoa), Wilson ekaitz-txoria (Oceanites oceanicus), etab.[1]

Ekaitz-txori
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaProcellariiformes
Familia Hydrobatidae
Mathews, 1912
Azpibanaketa
  • Oceanitinae subfamilia
    • Oceanites
    • Garrodia
    • Pelagodroma
    • Fregetta
    • Nesofregetta
  • Hydrobatinae subfamilia

Ekaitz-txori izenari dagokionez, esan behar da ez dela izen jatorra, baizik eta berariaz sortua, ekaitz-txirrin, debruxka eta galerna-txori bezala. Arrantzaleen artean, ordea, milabarrika, bidebarrika, berakatz, martin-fraka eta matxiplaka formak jaso dira.

Espezieak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.


Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.